• 01
    URT

    Ongi etorri! Gune bereziko atal honetan dinamika honetan parte har dezazun beharrezkoak diren materialak dituzu eskuragai. Edozein zalantza argitzeko jarri gurekin harremanetan euskaltzale@euskalherrianeuskaraz.org helbide elektronikoaren edo (0034) 648-925-894 telefono zenbakiaren bidez. Nahiago baduzu, utzi zure iruzkina albistean.

  • 01
    URT

    Ongi etorri! Gune honetan herritarron eta herri administrazioaren arteko harremanak euskaraz izan daitezen EHEk abiatu berri duen dinamikaren inguruko material eta zehaztapenak topatuko dituzu. Urtarriletik aurrera egongo da martxan indar betean. Momentuz, kartel orokorrak, dokumentu baliagarriak eta dinamika aurkezteko agerraldian irakurritako testua dituzue azpian:

    Udal administrazioarekiko harremana euskaraz nahi dugu
  • 31
    ABE

    "Euskaraz bizi" lemapean, trikiti eta txalaparta doinuek lagundurik, Iruñeko Errotxapea auzoko karrikak zeharkatu zituzten euskaltzaleek abenduaren 22an. 60 lagun inguru hurbildu ziren Errotxapeako EHEk antolatutako "kalejira mundialera".

  • 19
    ABE

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 12. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. “Kafesne bat eta patata tortilla mesedez”, “kar, kar, kar, jende gutxik eskatzen dit euskaraz, ze grazia”. Zerbitzari beltzaranari euskaraz eskatu eta bera irriz hasteak bezeroari sortutako tentsioaz, zein ondoren zerbitzariak euskaraz egiteak dakarren sentipen onaz mintzatu dira. Egin Kontu atalean, Ane Agirregomezkortak gabonetan opariak egiteko aholkuak eskaini ditu, euskal produktuen katalogoan zentratuta.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121218_24758.mp3

  • 17
    ABE

    Euskal hedabide berri bat sortu da Araban: Aiaraldea Irratia. Hamabost saio eskainiko dituen irratia FMko 96.5ean aditu ahal izanen da, baita Internet bidez ere.

  • 14
    ABE
    Jose Iribas: "Europarekin bat dator gure hizkuntza politika"
    Jose Iribas

    Nafarroako Hezkuntza kontseilari Jose Iribasek alde batera utzi ditu Europako Batzordeak egindako kritikak oro, eta gobernuaren hizkuntza politika etnozida defendatu egin du. Europaren gutxienekoekin bat datozela esan du gainera.

  • 13
    ABE
    Espainiatik datozen erasoei aurre egiteko prest dago euskalgintza
    Kontseiluaren agerraldia, hezkuntza eta sindikatuetako eragileekin

    Espainiak egin nahi duen hezkuntza erreforma larriaren aurrean ikasle euskaldun eleanitzak sortzeko proposamena indarrean jartzeko unea heldu dela nabarmendu du Kontseiluak. Eragile sozial, sindikal eta politikoen batasunerako deia zabaldu dute.

  • 12
    ABE

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 11. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Medikuarenera joandako haur batek ez zion erizanari uletu, eta bigarrenak bota zuen: “Ui, ¿pero esta niña es adoptada?”. Gertaera hori hartu dute abiapuntu modura Nola entzun hala erantzun atalean. Egin kontu atalean, berriz, hainbat euskara mailatako irakurleentzako moduko liburu gomendioak egin dizkie Ane Agirregomezkortak.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121211_24557.mp3

  • 12
    ABE
    EHEk bat egin du Herrirak urtarrilaren 12rako deitutako manifestazioarekin
    Eragileen prentsa aurreko agerraldia.

    EHEk, Euskal Herriko hamarnaka eragilerekin batera, bat egin du Herrirak urtarrilaren 12an eginen duen manifestazioarekin. "Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira" lemapean milaka lagun bilduko dira Bilboko kaleetan euskal preso politikoen eskubideen alde.

  • 10
    ABE
    Zer eta zertarako?
    Maite Inda

    MAITE INDA. Kontseilua

    "Euskaraz bizitzea, zailtasunak zailtasun asebetetzen eta herritar gisa egiten gaituen zerbait ere bada. Horregatik tinko jarraitzen dugu dauzkagun aukera urriak baliatzen eta berriak sortzen.Egoera hau nola gainditzen da, ordea? Euskalgintzak definitua du ZER egin behar den eta ZERTARAKO nahi duen hori egin dadin"