• 07
    ABE

    EHEko kide Azaitz Gartziak euskaldunak inposatzaile gisa pasa arazten gaituztela azpimarratu du Info Zazpi irratian egin duen kolaborazioan. Politika eraginkor baten beharraz ohartarazi du, euskarari egiten zaizkion erasoei aurre egiteko.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121207_24498.mp3

  • 07
    ABE
    Durangoko Azokako bigarren egunean murgildurik
    Artekaleko 59.a atzo

    Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzalea Durangoko Azokan dago atzotik. Landako gunean artekaleko 59.ean agendak, dokumentala eta kamiseta berdeak salgai dituzte, besteak beste. Kanpoaldean, berriz, jantziak eta bestelako materiala erosi daiteke zubiaren inguruetan.

  • 06
    ABE
    "Durangoko Azokan euskal kulturarekiko dagoen atxikimendua urte osoan bultzatu behar dugu"
    Aiert Goenaga Durangoko Azokaren kartelarekin batera

    AIERT GOENAGA. Durangoko Azokako zuzendaria.

    Abenduaren 6tik 9ra irekiko ditu ateak Durangoko Azokak, aurten zuzendari berriarekin: Aiert Goenaga. Ondarruarrak gogotsu hartu du euskal kulturaren zentro bihurtu den Azokaren antolaketa lana. Garai berrietara egokitzen hasia da liburu eta diskoen azoka, eta horregatik bestelako kultur adierazpideek ere haien tokia dute Durangon. Egungo egoera eta etorkizuna hizpide izan ditugu Euskaltzale! aldizkariaren 76. alean. Hemen duzue elkarrizketa osoa.

  • 06
    ABE
    Werti planto egiteko deia luzatu du Igone Lamarainek
    Igone Lamarain Txillardegiren omenaldian

    Berriak sarean sortu duen Ereiaro euskara kanalean kolaborazioa idatzi du EHEko kide Igone Lamarainek. Werten asmoez mintzatu da, eta jarrera horren aurrean intsumisioaren aldeko hautua egiteko deia luzatu. Hemen irakurri dezakezu artikuluaBeraz? Planto egiten badiogu? Ez ote da heldu gu españolizatzeari intsumisioa egiteko eta geurearen alde egiteko garaia?

  • 05
    ABE
    Bihar zabalduko ditu ateak Durangoko Azokak
    EHE Durangoko Azokan 2011. urtean

    Bihar hasi eta igandera arte luzatuko da Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioa. Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzalea ere bertan izanen da. Landako gunean artekaleko 59.an aurkituko duzue, eta Azokaren kanpoaldean saltokia paratuko dute. 

  • 05
    ABE

    Azaroaren 23an "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimena egin zuten Altsasun (Nafarroa). 30 lagun bildu ziren ezabaketa-kalejiran parte hartzeko asmoz. Euskaldunok bigarren mailako herritarrak izaten jarraitzen dugula salatu eta egunero bizi ditugun hizkuntza eskubide urraketak agerian utzi zituzten. Bideo emanaldia izan zen gero.

  • 04
    ABE

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaio berezia egin dute Euskararen Eguna zela eta. Info7ko estudioetatik irten eta EHUko Carlos Santamaria zentroa joan dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi 10. emankizuna grabatzera. Bertan, gazteak euskaraz bizitzera animatzeko Ika-mizka egitasmoa egiten ari ziren, eta ekimenaren antolatzeileekin zein Ika-mizkako partaideekin hitz egiteko parada izan dute. EHEko kide Xabat Labordek ere parte hartu du irratsaioan.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/12/20121204_24395.mp3

  • 04
    ABE

    Kontseiluak manifestazio jendetsua antolatu zuen abenduaren 1ean Donostian. "Euskaraz bizi nahi dugu" lemapean milaka euskaltzale atera ziren kalera.

  • 30
    AZA

    Kontseiluak bihar Donostian eginen duen manifestazioaren harira EHEko kide Igone Lamarain elkarrizketatu dute Info Zazpi irratian. 

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121130_24312.mp3

  • 30
    AZA
    Bakarrizketa saio anitz izanen dira abenduan
    Bakarrizketa saioa Garesen (Nafarroa)

    "Euskalduna naiz eta arraro nago" bakarrizketa saio dezente eskainiko dituzte Barry Barrezek eta Baltziskuetak abenduan zehar. Nafarroan, Gipuzkoan, Lapurdin eta Bizkaian izanen dira emanaldiak.