Jaione Astibia Leitzan bizi da, Nafarroan. Herri euskaldunak babesteko beharraz mintzatzen da Kontseiluak prestaturiko bideo honetan. Hamaika arrazoi daude abenduaren 1ean Donostira hurbiltzeko.
Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 9. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. “Bi hizkuntza jakinda, edukazio txarrekoa da euskaraz hitz egitea ulertzen ez duen jendea badago”. Ados al zaude baieztapen horrekin entzule? Hori da Nola entzun hala erantzun atalaren abiapuntua. Egin kontu atalean, berriz, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Zigor Etxeburua elkarrizketatu dute, gaur aurkeztutako Ika-Mizka ekimenaz hitz egiteko.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121127_24184.mp3
Euskal Herrian Euskarazek Iruñerriko IV. Euskaraz Bizi-kleta martxa antolatu zuen larunbatean. Hogei euskaltzalek Iruñerria zeharkatu zuten "Euskaraz bizi" aldarria han eta hemen zabalduz.
Azaroaren 24an, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legeak 30 urte bete zituen egunean bertan, EHEk hainbat mobilizazio deitu zituen. Goizean elkarretaratzeak egin ziren herrietan eta eguna borobiltzeko arratsaldean giza-katea Gasteizen. Ehunka lagun bildu ziren Eusko Jaurlaritzari urrats sendoak eman ditzan eskatzeko. Hemen duzu argazki sorta.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskararen legeak 30 urte bete dituen honetan ehun lagun bildu dira Gasteizen euskara normalizatuko duen lege berri bat eskatzeko. Goizean ehunka euskaltzale bildu dira Orereta, Beasain, Ordizia, Donostia, Portugalete, Arrasate, Gernika, Durango eta Zornotzako elkarretaratzeetan. Zarautzen atzo bildu ziren euskaltzaleak.
Urtero bezala, "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimenaren baitan txirrindula martxa eginen dute bihar Iruñean. Altsasun ezabaketa-kalejira antolatu dute gaur arratsalderako.
Larunbatean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legeak 30 urte beteko ditu. Urteurrenaren karietara, EHEk Eusko Jaurlaritza berriari zuzendutako idazkia plazaratu du gaur. Larunbateko mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu du, bidenabar, eragile euskaltzaleak.
Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 8. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Saio honetan Nola entzun hala erantzun atalean, ordua galdetze hutsak sortutako gora beherez mintzatu dira. Kalean “ze ordu da?” galdetu batek, besteak “eeeh?” erantzun, eta lehen hiztunak automatikoki gaztelaniara salto egin izana hartu dute abiapuntu modura. Egin kontu atalean, berriz, GPSa euskaraz jartzeko argibideak eskaini ditu Lasak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121120_23970.mp3
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legearen urteurrenaren atarian, eta abenduaren 1ean Kontseiluak Donostian eginen duen manifestazioa berotzeko, Goierriko EHEk "Euskaraz bizi nahi dugu" ekimena ospatu zuen larunbatean Beasainen (Gipuzkoa). Giro ederrean pasatu zuten eguna.
Abenduaren 22an musika jaialdia antolatu du Altsasuko EHEk (Nafarroa). Gaztetxean izanen da 23:00etatik aitzinera, eta bildutako etekinak "Ezabatu eta euskaraz bizi" ekimenarengatik jasotako isunei aurre egiteko erabiliko dira. Leihotikan eta Snuff taldeek joko dute.
|
Euskaraz bizi sarean