• 21
    AZA

    Nekane Mitxelena euskalduna da, eta euskaraz ikasi zuen. Zoritxarrez, institutoa utzi eta Lanbide Heziketan euskaraz ikasteko aukerarik ez zuen ukan. Bere testigantza jaso du Kontseiluak. Oraindik ere hezkuntza sistema ez dago erabat euskaldundurik. Hamaika arrazoi daude abenduaren 1ean Donostira hurbiltzeko.

  • 20
    AZA

    Larunbatean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Euskararen Legearen 30. urtemuga izanen da. EHEko kide Unai Larreategik eragile euskaltzaleak egun horretarako antolatu dituen ekimenetan parte hartzera deitu ditu herritarrak

  • 19
    AZA

    Durangoko EHE giroa berotzen hasi da. Azaroaren 24an Euskararen Legeak 30 urte beteko ditu, eta hainbat mobilizazio deitu ditu eragile euskaltzaleak. Durangoko kaleetara atera dute salaketa.

  • 19
    AZA
    Gipuzkoako Aldundiak hartutako neurriak txalotu ditu Oarsoaldeko euskalgintzak
    Oarsoaldeko euskalgintzaren agerraldia.

    Oarsoaldeko euskalgintza batu egin da Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioan eman dituen "ezinbesteko pausuak" eskertzeko. Prentsa aurreko agerraldietan euskara erabiltzea edota lanen esleipenetan gutxienez bi teknikarik euskara maila egiaztatu behar izatea dira urrats horiek. Gainontzeko administrazioei bide bera jorratzeko eskatu diete.

  • 16
    AZA
    Egiako Zakilixut kuadrilak irabazi du EHEren zozketa
    Zakilixut kuadrila zenbaki sariduna eskuan dutela.

    Azkenean agertu dira Euskal Herrian Euskarazek egindako zozketaren irabazleak. Sabino Alduntzin eta bere kuadrilak erosi dute zenbaki sariduna, 03.619.a alegia. Donostiako Egia auzokoak dira irabazleak, eta Edinburgorako bidaia lortu dute. Porrontxo bestetan erositako zenbakiak urrutira eramanen ditu orain. Zorionak Zakilixut kuadrila eta gozatu saria!

  • 16
    AZA

    Eskolak ez zuen Ruben Sanchez euskaldundu, hamaika euskal herritar bezala. Bere kabuz ikasi behar izan zuen gure hizkuntza, horrek dakarren ahalegin guziarekin. Oraindik ere eskolak ez ditu euskal herritar guziak euskalduntzen. Hamaika arrazoi daude abenduaren 1ean Donostira hurbiltzeko.

  • 15
    AZA

    Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 7. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Saio honetan Nola entzun hala erantzun atalean, bizilagunen bilera bateko gertaera izan dute abiapuntu. Egin kontu! Atalean, berriz, errenta aitorpena euskaraz egiteko argibideak eskaini ditu Ainhoa Lasak eguneko aholku modura.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121113_23768.mp3

  • 15
    AZA

    Azaroaren 24an 30 urte beteko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen Legeak. Horregatik, hainbat mobilizazio eginen ditu Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak. Eguna borobiltzeko giza-katea antolatu du Gasteizen "Euskaraz bizi gaitezen, aska ditzagun kateak!" lelopean.

    Mobilizazio ugari deitu ditu EHEk Euskararen Legearen urteurrenean
    Prentsa aurreko agerraldia Gasteizen.
  • 14
    AZA
    "Euskaraz bizi nahi dugu" ekimena antolatu du Goierriko EHEk larunbaterako
    Beasaingo Euskaraz Bizi eguna ospatu zuten martxoaren 3an.

    Araba, Bizkai eta Gipuzkoako euskararen legearen urteurrenaren eta Kontseiluak abenduaren 1ean eginen duen manifestazioaren testuinguruan kokatu dute ekimena. Azaroaren 17an izanen da Beasainen (Gipuzkoa), eta trikibertsopoteoa, afaria eta kontzertuak antolatu dituzte.

  • 14
    AZA

    'Ika-mizka' egitasmoa aurrera eramanen du Gaztezulok abenduaren 3an. Giroa berotzeko, euskarari buruz eta euskararen erabilerari buruz mintzatu da hainbat pertsona ezagunekin. Hemen dituzue bideoetako batzuk: