IGONE LAMARAIN ETA UNAI LARREATEGI. EHEko kideak
"Egungo baldintza soziolinguistikoekin euskararen erabilerak goia jo duela argi eta ozen esatea ere badagokigu. Alternatiba gisa, ezagutzaren unibertsalizazioa eta espazioen euskalduntzea eztabaida politikoan kokarazi behar ditugu"
Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean hasiko da eta Euskal Herri osoa zeharkatu ondotik Baionan bukatuko da. 18. edizio honek euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren milaka eta milaka pertsonak omendu nahi ditu.
Euskararen erabilera bultzatzeko 'Hizka-mizka' egitasmoa antolatu du Gaztezulo aldizkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Gazteei zuzendutako ekimena da.
Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 6. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Saio honetan Nola entzun hala erantzun atalean, erizain batek euskarari egindako erasoaz hizketan aritu dira. Egin kontu zatian, berriz, UZEIko Jabier Agirre elkarrizketatu dute. Honek, Donostialdean burututako “Euskaraz osasuntsuago” kanpainaren nondik norakoak azaldu ditu, eta mediku euskaldun bat izateko eskubideaz hitz egin du.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121106_23567.mp3
Iñigo Larrondok, hamaika euskal herritarrek bezala, ezin du euskaraz bizi. Bere haurra anbulatoriora daramanean ez dago euskaraz artatuko duen langilerik. Hamaika arrazoi daude abenduaren 1ean Donostira hurbiltzeko.
EHEko kide Azaitz Gartziak Euskal Herrian euskaraz bizitzeko garaia iritsi dela azpimarratu du Info Zazpi irratian egin duen kolaborazioan.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/11/20121106_23554.mp3
AEK eta EHEk antolatuta, Euskaraz Bizi eguna ospatu zuten irailaren 1ean Zarautzen (Gipuzkoa). Ekimen guziak biltzen dituen bideoa igo dute sarera orain.
Hizkuntza komunitatea osatu eta indartzeko herritar guziek euskara ezagutu behar dutela aldarrikatuko du Kontseiluak abenduaren 1ean Donostian. Urratsak emateko "une aproposa" dela iritzita deitu du manifestazioa. EHEk ere bat egin du deialdiarekin.
Info Zazpi irratiko Gureaz Blai irratsaioaren 5. emankizuna duzu hau, Nekane Zinkunegik eta Ainhoa Lasak zuzendurikoa. Saio honetan euskaldunok erdaldunen jarrerak erreproduzitzeko dugun ohitura “solidarioaz” mintzatu dira. Egin kontu atalean, berriz, Ibermatikako kide Iñaki Arantzabal elkarrizketatu dute, Euskalbar zein Hiztegibar interneteko hiztegiez mintzatu dira berarekin.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/10/20121030_23449.mp3
Bi eguneko lokalizazioa eta bi seinaleen ordainketa. Hori da Altsasuko EHEko kideen aurkako zigorra. Dena den, helegitea paratu dute, auziperatuen esanetan ez baita frogarik aurkeztu.
|
Euskaraz bizi sarean