Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Legebiltzarrerako hauteskundeen atarian euskararen ezagutza bermatzeko aldarria zabaldu du Gasteizko EHEk. "Lehendakari berri baten hautaketa ematera doan honetan hizkuntz-politikaren alorrean" herritarrek zeresana dutela aldarrikatu eragile euskaltzaleak, euskaraz bizitzea ahalbidetuko duen hizkuntz-politika burujabearekin batera. 30 lagun inguruk hartu du parte elkarretaratzean
Donostiako EHEk bere taldea eta lan-ildoak indartu nahi ditu. Donostia euskaraz biziko den hiria izateko bidean hainbat ekimen eta dinamika piztu nahi ditu bertako EHEk. Horri begira, egitasmoaren aurkezpenean parte hartzera deitu ditu Gipuzkoako hiriburuko euskaltzaleak, heldu den urriaren 24an (19:00etan), alde zaharreko Arrano Beltza elkartean.
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusia, Mikel Irizar Topaguneko presidentea eta Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusia bildu ziren atzo Berria Telebistak antolatutako mahai inguruan. Hizkuntza politikari buruz mintzatu dira, eta etorkizunerako helburuak zein izan beharko liratekeen zehaztu.
2008. urteko Euskararen Astearen baitan margotu zuten euskararen aldeko hormairudia Iruñeko Arrotxapea auzoan. Gainetik margotu egin zuten, beraz, irudia berritzea erabaki dute. Hormairudia berriz ere txukun-txukun dago:
Elkarretaratea deitu du Gasteizko EHEk ostegunerako. 19:00etan izanen da Correos parean "Euskaraz bizitzeko euskararen ezagutza bermatu! Hizkuntza politika burujabea" lemapean.
Senpere herriaren izen ofiziala izateko sinadura bilketa hasi zuten maiatzean. Herritarrak eskakizuna izenpetzera animateko bideoa prestatu du bertako euskalgintzak. Kantuan eman dute ekimenaren berri:
AITZIBER MARTINEZ DE LAGOS. Sortzen-Ikasbatuazeko koordinatzaile orokorra
"Murrizketen zurrunbiloan sartuak eta saturatuak gaudelarik, oharkabean pasatzen zaigu espainiar gobernuak esku artean duen hezkuntza dekretu berria, zeinak helburu argiak dituen: estatuaren hezkuntzaren zentralizazioa eta ikasleriaren homogeneizazioa"
Vascuencearen Legeak Nafarroa Garaiko Hegoaldean eragiten dituen kalteak agerian utzi ditu Behatokiak "Maite ditugulako" dokumentalaren bidez. Argi Rus (Artaxoako ama) eta Lurdes Mendibilen (Mendigorriako ama) testigantzak jasotzen dira bideoan. Nafarroako Hegoaldean bizi diren haurrek kilometro anitz egin behar dituzte euskaraz ikasi ahal izateko.
Zer eskatuko zenioke Jaurlaritzako hurrengo lehendakariari? Galdera horri erantzun dio EHEko kide Igone Lamarainek Berria.info atarian:
Nafarroako eremu batzuetan ikasleek bidaia luzeak egin behar dituzte egunero eskolak euskaraz jasotzeko. Egoera hori salatzera dator Behatokiak egindako dokumentala. Bihar estreinatuko da "Maite ditugulako" Iruñeko Golem Yamagutxi zinemetan. Sarrera librea da, eta proiekzioaren ondotik sarean egonen da ikusgai.
|
Euskaraz bizi sarean