Euskararen historia islatu nahi izan du Berriozargo (Nafarroa) Zorroka Euskara Elkarteak. Horretarako bideo labur hau grabatu dute herriko euskaltzaleekin batera.
EHEren Nazio Batzarraren harira elkarrizketa egin dio Info Zazpi irratiak EHEko kide Igone Lamaraini. Larunbatean adostutako urteko lan-plangintzari buruz mintzatu da.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/10/20121008_22826.mp3
Larunbatean Nazio Batzarra egin zuen Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Durangoko Ibaizabal ikastolan. Euskaraz bizi! dinamika abian paratu zuen Euskal Herri osoko kideak bildu zituen bilerak. Hedabideek batzarraren berri eman dute.
Euskaraz Bizi! dinamikaren baitan kokatu dituzte urteko lan-ildoak. Euskaraz Bizi Eguna eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskararen legearen urteurrena izanen dira datarik garrantzitsuenak.
Martin Ugalde Kultur Parkea ezagutzeko gonbitea luzatzen duen spota egin dute. Izan ere, igandean ospatuko den Kilometroak jaiaren baitan guneetako bat izanen da parkea. Han izanen da Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzalea ere, noski. Zatoz euskararen unibertsoa ezagutzera!
Joan Mari Larrarte EKTko kontseilari ordezkaria, Mertxe Mugika AEKko koordinatzaile nagusia, Paul Bilbao Konteiluko idazkari nagusia, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria eta Arritxu Zelaia Artez euskara zerbitzuko lehendakaria izan dira Esatea Libre saioko mahai inguruan.
Hizkuntza-politikak jaso beharko lukeen edukiaren inguruko proposamena helarazi die alderdi politikoei. Ausardiaz jokatzea eskatu die hizkuntza-politika eragingarria egin dezaten, berandu baino lehen.
UNAI BREA. Kazetaria
"Sen onak aginduta, Basagoitik nazi deitu die Aldundiko ordezkariei. Eta gaztelaniaz mintzatzen direnak judutarrekin konparatu ditu, agian konturatu gabe hego Euskal Herriko herritar guztiok garela, horren arabera, judutar"
Euskal Herrian Euskarazek urtero zozketatzen duen bidaiak badu sariduna: 03.619. zenbakia. Boletoaren jabeak aste beteko egonaldia irabazi du, bi lagunentzako, Edinburgon. Aurreko urteetan Irlanda, Flandria eta Eskozia izan dira zozketaren irabazleen helmugak. Iazkoa Gorka Garcia nafarrak eraman zuen.
"Euskaraz etiketatu" manifestua kaleratu dute, eta sarean atxikimenduak biltzen hasi dira. Euskara hutsez etiketatzeko eskubidea aldarrikatzea da helburua.
|
Euskaraz bizi sarean