"Sartagudak etorkizuna euskaraz eraikitzen du" lemapean, larunbatean hiru talde igoko dira taula gainera. Irabaziak eskualdeko euskarazko hezkuntza bultzatzera bideratuko dituzte.
"Ireki bihotza mintzalagunentzako" lemapean hasi da Mintzapraktika egitasmoan parte hartzeko kanpaina. Bideo hau prestatu dute:
Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzaleak Euskal Herriko gehiengo sindikalak Hego Euskal Herrian deitutako Greba Orokorrarekin bat egin du. Gaur ez da edukirik izanen webgune honetan.
Zatoz euskaltegira! agiria sinatu zuten atzo hainbat eragilek, hauteskunde kanpainan murgildurik dauden alderdi politikoek barne. Euskara gainditu ezineko "marra gorria" dela dio testuak.
Behin behineko erabakia da oraingoz, baina egoera ekonomikoa ez da bideragarria Bierrik fundazioaren esanetan. Nafarroako Gobernuak diru laguntzarik gabe utzi zituen euskarazko hedabide guziak.
Euskaraz bizitzeko nahia lasterka adierazteko deialdia egin dute kirol, kultura arloko eta euskalgintzako hainbat lagunek. "Euskaraz bizi nahi dut" lemapean eginen dira lasterketak Euskal Herri osoan zehar, eta parte hartzeko izena ematea beharrezkoa izanen da.
Antonio Sanchez Ibañezek uste du gaztelania dela epaitegietako hizkuntza, Botere Judizialaren Legeari jarraiki. Berako Udalak epailearen jarrera txarretsi du, eta justizian euskaraz aritzeko ezintasuna salatu.
Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Alda epaitu dituzte Iruñeko Auzitegian 'Ezbatu eta euskaraz bizi' ekimenean parte hartzeagatik. Hemen argazki galeria.
Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Aldaren aurkako epaiketa hainbat hedabidetan agertu da. Fiskalak eskatzen duen zigorra nabarmendu dute gehienek haien titularretan.
Itziar Claver eta Haizea Ramirez de Aldak epaiketa izan dute goizean, baina ezin izan dute deklaratu, ez baitute itzultzailerik onartu. Kanpoan 35 lagun bildu dira babesa emateko asmoz, eta EHEk hizkuntza paisai arrotza iraultzeko deia berretsi egin du.
|
Euskaraz bizi sarean