Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendaria da. Euskaltzale! aldizkariaren 74. alean argitaratutako elkarrizketa osorik irakur dezakezue jarraian.
Euskaltzale! aldizkariaren 74. zenbakia da, 2012ko udaberria-udan argitaratua. Aldizkaria lehenago eta paperean jasotzeko bazkide egin zaitezke.
Altsasuko EHEk urte osoko balorazioa egin nahi du herriko euskaldunekin, eta argazki batean bildu nahi ditu euskaraz bizitzeko hautua egin duten herritarrak. Ezabatu eta euskaraz bizi ekimenean jasotako isunak ordaintzeko dirua bilduko du ere.
Udan salduko dira zozketarako zenbakiak, eta urriaren 2an argitaratuko da zenbaki saritua Berria egunkarian eta webgune honetan. Irabazleak Edinburgora bidaiatzeko aukera izanen du.
Aste osoan zehar ibili dira lanean. Herritarrei beharrezko informazioa helaraziz, alde batetik, eta Osasun Zentroaren parean iruzurra salatzeko elkarretaratzea eginez, bestetik.
ROBERTO MANJON LOZOYA.
"Eusko Jaurlaritza berria bete nahi ez dituen arauen aurka ari da euskararen harrera soziala edo estatusa hondatu nahian, behin eta berriz jende aurrean jarriz langileen euskara-ezagutza eta zerbitzuen kalitatea kontrajarrita daudela, datuen eta logikaren kontrakarrean"
EHEk elkarretaratzea egin du gaur Barakaldoko BECen atarian Eusko Jaurlaritzaren Lan Eskaintza Publiko berriaren iruzurra salatzeko. Areto barruan aldiz, "Osakidetzan euskaraz" leloa zeramaten pankartak bota ditu lehen solairutik.
Billabonako Osasun Zentroko atarian oposaketen iruzurra salatu du Billabonako EHEk. Pankartak eta kartelak erabili dituzte salaketa egiteko.
Durangaldean bezala, Oreretan ere ekimenak egin dituzte oposaketen ondorioz euskaldunon eskubideak urratzen jarraituko direla salatzeko. Gaur hasi dira azterketak BECen.
Osasun zentroetako sarreretan margoketak egin eta kartelak paratu dituzte bart Durangon eta Iurretan. Gaur hasiko dira Lan Eskaintza Publikorako azterketak.
|
Euskaraz bizi sarean