• 14
    EKA
    Jon Sarasuak hitzaldia eskainiko du Donostian
    Jon Sarasua. WIKIPEDIA

    Kultur transmisioak hizkuntzan eta identitatean duen eragina izanen du aztergai, eta ekainaren 19an izanen da Donostiako Doctor Camino liburutegian.

  • 13
    EKA

    Urte bat pasatu da Iratxe Aranburu zarauztarrak bere haur jaioberria euskaraz erregistratzea lortu zuenetik. Ordutik gora doa seme-alabak euskaraz erregistratzen dituztenen kopurua. Erlo Telebistak Aranbururen hitzak jaso ditu:

  • 13
    EKA
    Euskararen espaloian irmo
    Espaloia. JAVIER PRAZAK

    "Ez zaitez sekula espaloitik jaitsi" kanpaina abiatu dute Etxarri-Aranazko EHEk eta Euskara Batzordeak. Mezu hori biltzen duen ipuinarekin, euskaraz bizitzeko hautua indartzea eta harrotasunez azaltzea dute helburu.

  • 12
    EKA

    Asimilazioaren aurka egitetik, konkistari aurre egitera pasatzeko tenorea dela adierazi du EHEko kide Seb Irazokik Info Zazpi irratian. "Independentziaren bidean euskara eta euskaldunak jarri behar ditugu erdigunean, ezin dugu geroko utzi", esan du.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/06/20120612_21193.mp3

  • 11
    EKA

    Eusko Jaurlaritzak deituta Hezkuntza eta Osakidetzarako Lan Eskaintza Publikoa egingo da ekainaren 15,16 eta 17an zehar. EHEko Igone Lamarainek oposaketa hauen inguruko irakurketa egin eta ekainaren 16an Barakaldoko BECen (Bizkaia) EHEk egingo duen ekimenera deitu du.

  • 11
    EKA

    Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikorako azterketak eginen dira ekainaren 15, 16 eta 17an Barakaldoko BECen (Bizkaia), eta euskaldunon hizkuntza eskubideak beste behin ere urratuko direla ohartarazi du EHEk: "Euskaraz bizi nahi dugun herritarrok aspalditik datozen oztopoekin egingo dugu topo aurrerantzean ere Jaurlaritzaren iruzur berri honen bidez". Beraz, elkarretaratzea eginen du 10:30ean.

    Oposaketen iruzurra salatzeko ekimenak iragarri ditu EHEk
    Eguerdiko agerraldia
  • 08
    EKA

    Esne Beltzaren 'Euskaraz bizi nahi dut' kantuarekin grabatu dute Amurrioko (Araba) hainbat eragile eta elkarterekin batera.

  • 08
    EKA
    Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu du Behatokiak
    Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendaria

    Euskaldunek jasandako eskubide urraketak biltzen dituen urteroko txostena kaleratu du, eta administrazioei beharrezko baliabide eta tresnak martxan paratzeko eskatu die.

  • 06
    EKA

    Asteburuan Durangoko EHEk (Bizkaia) ekimena egin zuen Udaletxean. Kartel handi batzuk jarri zituzten atean, zutabeetan eta herritarren harreta zerbitzuko atean. Kartel horien bitartez EHEk bere eskaerak helarazi zizkien udalari eta herritarrei.

  • 06
    EKA
    Bost udalerri gehiago batuko dira UEMAra
    UEMAko kide den Azpeitiako sarrera

    Igantzi, Oñati, Mañaria, Ondarroa eta Gipuzkoako Getaria Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartuko dira larunbatean, UEMA egunarekin batera. Gaur egun 61 udalerrik osatzen dute.