Euskarak oraingoz ez du diru-laguntzarik jaso, ez baita aurrekonturik onartu. Egoera horren aurrean euskalgintza haserre azaldu da, eta euskara biziberritzeko plana betetzeko eskatu dio Gasteizko Udalari.
AITZIBER MARTINEZ DE LAGOS. Sortzen-Ikasbatuazeko kidea
"Eleaniztasunaz hainbeste hitz egiten den honetan, ulertu beharra dugu eleaniztasuna ez dela hizkuntza askoren batura soila, gaitasun bat baizik. Eta gaitasun hori, euskaratik abiatuta garatzea berebizikoa da"
Euskarak berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izan behar duela aldarrikatu zuen Kontseiluak maiatzean Donostian egindako agerraldian.
Aurkezpen ekitaldia egin zuten atzo Angiluerreka elkartean, eta ondotik 'Euskalduna naiz eta arraro nago ' bakarrizketa saioa antolatu zuten bertaratutakoen gozagarri.
Ekainaren 9an ospatuko da, eta herri euskaldunak hizkuntza politika aurrerakoietan aitzindari izan direla aldarrikatuko dute. Egun osoko egitaraua prestatu du UEMA eguneko batzordeak.
Ekainaren 9an Elortzibarko Euskararen Eguna ospatuko dute Dorre-Elortzibarren (Nafarroa) 'Euskaraz, bide zaharra hartuta, bide berria eginez' lemapean. Jai egunaren karietara kantua eta bideoklipa prestatu dituzte. On egin!
Barry Barrezek eta Baltziskuetak giro ederra jarri zuten Iruñeko Txantrea auzoan eskainitako saioan. Udaberrian eta udan zehar Euskal Herriko hainbat herritan ibiliko dira. Hurrengoa Agoitzen izango da maiatzaren 31an. Ekainaren 6an aldiz, Iruñeko Errotxapea auzoko Errotaberri elkartean egingo da, iluntzeko zortzietan.
Ekainaren 2an Euskararen Eguna ospatuko dute Faltzesen (Nafarroa). Jaia iragartzeko kantua prestatu dute; honatx:
“Zer da zuretzat euskaraz bizitzea?” galderari erantzunez 85 lagunek parte hartu dute orotara, gehienek gazteen mailan. Iñigo Legorburuk irabazi du helduen mailan, eta Laida Ofizialdegik gazteenean.
DURANGOKO EHE
"Udaleko euskara plan eta sasi-araudi guztiek Euskal Herriko berezko hizkuntza den euskara antzokietako apaingarri legez azpiratua izatera kondenatzen dute. Izan ere, indarrean dagoen erdararen menpeko hizkuntza politikan oinarritzen dira"
|
Euskaraz bizi sarean