Azaitz Gartzia EHEko kideak bere hausnarketa zabaldu du Info Zazpi irratian. Estatu frantseseko hauteskundeak, eta Hollandek euskararekiko izanen duen jarrera izan du hizpide.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/05/20120509_20206.mp3
Kexuetatik harago, euskaldunok eskubidez dagokigun osasun-zerbitzu euskalduna galdegiteko beharra nabarmendu dute. Maiatzaren 17an eskaerak egiteko laguntza emanen dute Donostiako anbulatorioetan.
"Euskararen gutxienekoak zehazteko adierazpena" aurkeztu du Donostian, Euskal Herriko eragile politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalen aitzinean. Euskarak berezkoa, ofiziala, lehentasunezkoa eta ezagutu beharrekoa izan behar duela aldarrikatu du, merezi duen estatusa eduki dezan.
Amenabar enpresak etxebizitza publikoen zozketa irabazi dutenei paperak erdaraz bidali dizkiela salatu du Oiartzungo EHEk (Gipuzkoa). Eragile euskaltzaleak euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu du, eta Udalari horrelakorik errepika ez dadin galdegin. Bestalde, etxebizitza lortu dutenak animatu dituzte Almenabarri hizkuntza eskubideak errespeta ditzan exijitu eta Behatokian salaketa jartzera.
Bihar ospatuko den Hau Pittu Hau egunean eginen dute kantuaren aurkezpen ofiziala, baina jadanik sarean aditu daiteke. Luz de Putas taldeak egin du, Xabi Paya bertsolariaren hitzekin, eta Fermin Muguruzak ere parte hartu du. 25. urteurrena kantuan ospatzeko kantu bikaina. Zorionak Hau Pittu Hau!
Joan den astean "denok dugu intxaur bat poltsikoan" kanpainaren berri eman genuen. Aiaraldea.com atari digitalak prestatutako ekimena izan da berriki azaldu dutenez. Hemen duzue kanpaina argitzen duen bideoa.
Iruñerriko EHEk bi ekimen antolatu ditu "Ezabatu eta euskaraz bizi" kanpainaren baitan. Arrosadia auzoan bertso-bazkaria eginen dute, eta Txantrean bakarrizketak. Eragile euskaltzaleak Euskal Herri osora zabaldu du hizkuntza paisai arrotzari aurre egiteko kanpaina.
MIKEL URDANGARIN, Beasaingo EHEko kidea.
"Euskara desagerraraztea xede badu ere, gogora dezala Sarkozyk euskaltzaleok Martxoaren17an Donostian ozen asko aldarrikatu genuela euskaldun izateaz harro gaudela eta sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe bizi nahi dugula"
Euskalnatura webgunea martxan da. Natura eta natur zientzien inguruko informazioa biltzen duen webgune euskalduna. EHUko hainbat ikasleren ekimena da, urte gutxitan nabarmen handitu egin dena.
Soziolinguistika Klusterrak Aldahitz ikerketa egin du, euskaldun berriek lan munduan hizkuntza-ohiturak aldatzeko gakoak azaldu asmoz. Bizkaia irratian izan da Pablo Suberbiola emaitzen berri ematen.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.bizkaiairratia.com/audio/download/Lanean%20gaztelaniatik%20euskeraz%20berba%20egitera%20pasatzeko%20gakoak/717_Lanean_gaztelaniatik_euskeraz_berba_egitera_pasatzeko_gakoak.MP3
|
Euskaraz bizi sarean