IGONE LAMARAIN ETA UNAI LARREATEGI. EHEko kideak
"Euskaldun askeok egingo dugu Euskal Herri librea. Horregatik, independentziara bidean, euskara, euskaldunak jarri behar ditugu erdigunean, ezin dugu geroko utzi"
Iniziatiba eta margoak eskutan hartuta Euskal Herriko hizkuntza paisaia arrotza iraultzeko deia egin du EHEk. Frantziako hauteskunde presidentzialen testuinguruan egin dute ikasturte osoko dimentsioa duen ekimenean parte hartzeko deia. EHEko kide Sebas Irazokik bideo bidez azaldu ditu ekimenaren nondik norakoak.
Iniziatiba eta margoak eskutan hartuta Euskal Herriko hizkuntza paisaia arrotza iraultzeko deia egin du EHEk. Frantziako hauteskunde presidentzialen testuinguruan egin dute ikasturte osoko dimentsioa duen ekimenean parte hartzeko deia. EHEko kide Sebas Irazokik bideo bidez azaldu ditu ekimenaren nondik norakoak.
'Haziak' izanen da Sortzen-Ikasbatuaz eragilearen jai nazionala iragartzeko kantua. Hitzak Pello Uharterenak dira, eta musika Marea taldearen esku geratu da. Maiatzaren 20an ospatuko dute jaia, Iruñeko Takonera parkean. 'Haziak hezten' izanen da aurtengo leloa.
JOXE MANUEL ODRIOZOLA. Euskara irakaslea
"Nire ustez praxi soziolinguistiko euskaltzale eta abertzaleak ezaugarritzen eta bermatzen du gurean nazioa euskal nazio izatea. Gainerako berdintasun-borroka guztiak ondo etorriak izango dira, jakina, baina ez dute zertan bermatu euskal nazioaren berariazko izaerarik gurea bezalako nazio minorizatuaren baldintzetan"
40 urte bete ditu Balmasedako (Bizkaia) Zubi Zaharra Ikastolak. Hori dela eta, irakasle eta ikasleek euskararen aldeko bideoa sareratu dute. Euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatu dute bertan.
Maiatzaren 12an izanen dira jardunaldiak, goizez. Kontseiluak eta Donostiako Euskarak Batzen elkarteak antolatu dituzte, eta hainbat hitzaldi egonen dira. Hizlarietako bat EHEko kide Unai Larreategi izanen da.
Iruñeko hainbat eragilek antolatu dute Euskal Jaia, Euskal Herrian Euskaraz tarteko, eta lehenbiziko aldiz eginen dute Sanfermin Txikietatik at. Euskarak eta euskal kulturak dituen oztopoei aurre egiteko balioko du besta egunak.
Gasteizko euskalgintzak, EHE tarteko, Euskaraz Bizitzera Goaz! eguna ospatu zuen larunbatean. Hainbat ekitaldi antolatu zituzten egun osoan zehar. Arratsaldean manifestazioa egin zuten.
EHEko kide Seb Irazokik euskarak sofritzen duen apartheid egoera eta arrazismoa salatu ditu Info Zazpi irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/04/20120424_19804.mp3
|
Euskaraz bizi sarean