25 urte bete ditu aurten Bilboko Hau Pittu Hau konpartsak, eta ospakizuneko egitaraua aurkeztu du. Maiatzaren 5ean ospatuko dute konpartsaren eguna, eta aurtengoan berezia izango dela aurreratu dute. Aurretik mendi irteera eta bizikleta martxa egingo dituzte.
Seigarren edizioa izanen da aurtengoa, eta irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko liburuak irakurtzeko ohitura zabaltzea izanen du helburu. Euskaldunen elkarteen, Udal liburutegien eta liburu denden elkarlanari esker abiatu dute kanpaina.
Hamaika Telebistak Donostiako Zuatzu parkeko pi@ eraikinean kokatu duen egoitza berria aurkeztu du. Euskalgintza, komunikabideak eta politika munduko aurpegi ezagunek babestu duten ekitaldian euskarazko telebistaren iragana eta geroa izan dira protagonistak.
Euspot, euskarazko spot lehiaketa antolatu dute Mondragon Unibertsitateak, Huhezi fakultateak, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa enpresak. Parte hartzaileen bideoek mezu bat zabaldu behar zuten: merkataritza eta ostalaritzan, euskararen balioa erabileran dagoela. Bederatzi lan jaso dituzte, eta hemen duzue emaitza.
Euskarak behar dituen politika eraginkorrez mintzatu da EHEko kide Azaitz Gartzia Info Zazpi irratian. Apirilaren 21ean Gasteizen ospatuko den Euskaraz Bizitzera Goaz eguna ere izan du hizpide.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/04/20120416_19593.mp3
Hizkuntza politika burujabea galdegiteko hirugarren eta azken esketxa zabaldu du Durangoko EHEk (Bizkaia): Plenoa. Udaltzaina eta Administrazioa dira aurretik zabaldu dituztenak.
Alde Zaharrean Haur Eskola Euskaraz plataformak matrikulazio kanpaina paraleloa egin du, euskarazko hezkuntza nahi duten gurasoen kopurua ezagutzeko. Aurten 82 gurasok ezinen dituzte haien seme-alabak haur eskola euskaldun batean matrikulatu.
Apirilaren 21ean Euskaraz Bizitzera Goaz eguna ospatuko da Gasteizen. Bertako euskalgintzak deituta, egun osoko egitaraua prestatu dute. Ekitaldi nagusia 19:00etan izanen da; manifestazioa eginen dute Andra Mari Zuritik abiatuta.
Egitasmoarekin aurrera egiteko harpidedunak behar ditu Irutxuloko Hitzak, horregatik, bazkideak lortzeko kanpainari ekin dio. Egunero 0,35 euroren truke jasotzen dute harpidedunek.
EHEko Igone Lamarainek adierazpenak egin ditu oposaketen aurrean egindako elkarretaratzearen ostean.
|
Euskaraz bizi sarean