Bilboko konpartsa euskaltzaleak urteurrena ospatuko du maiatzaren 5ean, Hau Pitxu Hau Egunaren baitan. "25 urte euskarari bedar txarrak kentzen" lelopean hainbat ekimen antolatu dituzte urte osoan zehar. Aurreko egunetan beste ekimen batzuk eginen dira. Apirilaren 29an mendi irteera eta maiatzaren 4an bizikleta martxa.
"Palacio de Justicia - Justizia Jauregia" zioen sarrerako errotuluak. Aitzitik, euskarazko adiera kentzea erabaki du Nafarroako Gobernuak, Vascuencearen Legea urratzen duela iritzita. Legea lehenbailehen desagertzeko beharra agerian geratu da beste behin ere.
Esketx sorta prestatu du Durangoko EHEk (Bizkaia). Euskaraz bizitzeko hizkuntza politika burujabea beharrezkoa dela aldarrikatzen dute bideo hauen bidez.
Tolosaldeko (Gipuzkoa) hainbat udal eta eragilek errenta aitorpena euskaraz egiteko deia luzatu diete herritarrei. Urtetik urtera hazi egin da euskaraz egiten dutenen kopurua, eta joera hori mantendu nahi dute.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako irrati lizentziak banatzeko lehiaketa eginen du Eusko Jaurlaritzak heldu diren egunetan. Gaur da izena emateko azken eguna, eta bezperan agerraldia egin dute Arrosa Irrati Sareko kide batzuek. Euskara zokoratzea salatu dute, eta Euskal Herritik sortutako hedabideen euskal lege bat sortzea beharrezkotzat jo dute.
Audioa, helbide honetatik ekarria: bitakora.arrosasarea.org/podpress_trac/web/2229/0/Prentsaurrekoa-lizentzia-eskaerak.mp3
Sakanako (Nafarroa) Guaixe aldizkaria eta Beleixe irratia egoera ekonomiko zailean dira. Horregatik, inguruetako herritarrei laguntza eskatu diete. '2.000 esker" kanpaina martxan jarri dute, 1.337 bazkide berri erdiesteko.
Apirilaren 22an ospatuko da, Larragan (Nafarroa), eta euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatuko du Sortzen-Ikasbatuaz eragileak. Egun osoko egitarauak besta eta aldarrikapena uztartuko ditu "Hizkuntza exodoarekin amaitu! Euskaraz ikasteko eskubidea auzo eta herri guztietan!" lemapean.
Euskararen ofizialtasuna galdegin zuten milaka lagunek Baionan. Kanaldudek manifestazioaren irudiak bildu ditu bideo honetan.
Eukal Konfederazioak eta Kontseiluak deituta Deiadar manifestazioa izanen da bihar Baionan. Eragile anitzen babesa ukan du deialdiak, beraz, jende anitz espero da.
"Euskaraz bizitzeko, gozatzeko eta ongi pasatzeko". Euskal Udalekuetan izena emateko epea zabalik da apirilaren 13ra bitarte. Abaigarren, Bernedon eta Goñin izanen dira udalekuak.
|
Euskaraz bizi sarean