• 28
    MAR

    Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaleak bat egin du Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako grebarekin. Gaur ez da edukirik izanen sarean ditugun guneetan.

    Greba jarraitzeko: http://greba.euskalherrian.info/

    EHE ere greban
  • 28
    MAR

    SEBAS IRAZOKI. EHEko kidea

    "Azken aldian sarritan entzuten ari gira Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan euskararendako lege gerizaren beharra azpimarratzen duten erranak. Hala ere, berdinaz ari ote gira guztiok hitz horiek erabiltzean?"

  • 28
    MAR

    Donostiako Eskola Politeknikoan hizkuntza eskubideak zapaltzen direla salatzeko bideoa prestatu du Ikasle Abertzaleak eragileak. "EHUk ez du bermatzen euskaraz ikasteko eskubidea, nahiz eta matrikulatzean euskaraz egiteko aukera ematen duen", diote.

  • 27
    MAR

    Euskararen ofizialtasuna galdeginen dute martxoaren 31an Baionako karriketan. Deiadarra manifestazioa 17:00etan abiatuko da.

  • 27
    MAR
    Medikuntza euskalduntzeko eskatuko dute bihar Bilbon
    Joan den urtean Leioako kanpusean egindako elkarretaratzea. ZUZEU

    Medikuntza Euskaldundu taldeak elkarretaratzea egingo du bihar 19:00etan Basurtuko (Bilbo) ospitalearen sarreran. Medikuntza euskalduntzearen aldeko mobilizazioan parte hartzera deitu dituzte erakunde, ikasle, irakasle, langile, paziente nahiz herritarrak. Elkarretaratze gehiago egingo dituzte aurrerago beste Osasun Etxeetan.
     

  • 27
    MAR
    Taldearen aurkezpena egin du Lizarrako EHEk
    Lizarrako EHEren aurkezpena

    Euskal Herrian Euskarazen talde berria sortu da Lizarran (Nafarroa), eta aurkezpen ofiziala egin dute herritarren aurrean. Giro onik ez zen faltatu, kalejira eta bertso afaria ere antolatu baitzuen EHEk.

  • 26
    MAR
    Nafarroako hizkuntza exodoa salatu du Sortzen-Ikasbatuazek
    Sortzenek abenduan Mañerun egindako itxialdia

    Nafarroa Garaian 1.400 haurrek baino gehiagok 20 kilometro egin behar dituzte egunero euskaraz ikasi ahal izateko. Egoera salatu egin du Sortzen-Ikasbatuazek datuak mahai gainean paratu ondotik, eta "hizkuntza exodoarekin" bukatzeko galdegin dio Nafarroako Gobernuari.

  • 22
    MAR

    Baxoa euskaraz egin nahi dute Bernat Etxepare lizeoko ikasleek, borrokan murgildurik daude. Kontseiluak egoeraren berri ematen duen bideoa prestatu du.

  • 22
    MAR
    EHEk talde berria aurkeztuko du larunbatean
    EHEren dokumentalaren proiekzioa Lizarran

    Euskal Herrian Euskarazen talde berria sortu da Lizarran (Nafarroa). Larunbatean aurkezpen ofiziala eginen dute La Bota elkartean, eta ondotik bertso afaria izanen da.

  • 20
    MAR

    Euskaraz Bizi Egunaren balorazio positiboa egin du EHEk. Ekitaldi guziak aurrera eraman ziren, eta jende anitzek parte-hartu zuen haietan guzietan. Batzuek goizeko ekitaldiak nahiago izan zituzten, beste batzuek Nazio Manifestaziora joateko hautua egin zuten, eta Trinitate plaza bete egin zen gaueko kontzertuetan. Giro bikaina izan zen egun osoan zehar.

    Primeran joan zen Euskaraz Bizi Eguna
    Bazkarian ehundaka lagun izan ziren