Hamaika Telebistak Euskaraz Bizi Egunari buruzko erreportajea emititu zuen atzo Bat eta Bat saioan.
Donostian ospatutako Euskaraz Bizi Eguneko argazkiak.
Eskunabarrak erabiltzaileak Euskaraz Bizi Eguneko hainbat bideo paratu ditu Interneten. Jarraian dituzue ikusgai:
Jendetza bildu da "euskalduna naiz eta harro nago" lelopean EHEk egindako Nazio Manifestazioan. Eguraldiari aurre eginez, euskaraz bizi nahi duen herria bizirik dagoela argi geratu da.
Jendetza bildu da Donostiako kaleetan Euskaraz Bizi Eguna ospatzeko asmoz. Eguraldia lagun, kaleetan giro ona da nagusi.
Euskaraz Bizi Eguneko jarraipena eginen du EHEk Twitter bidez.
Bihar ospatuko da Euskaraz Bizi Eguna Donostian, eta bere baitan, Nazio Manifestazioa eginen da 'euskalduna naiz eta harro nago!' lelopean. Donostiako euskalgintza burubelarri ibili da lanean. 2.700 atxikimendu baino gehiago lortu ditu egunak.
Larunbatean Donostian ospatuko den Euskaraz Bizi Egunera hurbiltzeko dei egin du Izarne Zelaia EHEko kideak.
Larunbatean Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da. Hori dela eta, Bilbo Hiria irratiak elkarrizketa egin dio Unai Larreategi EHEko kideari. Ibaizabal magazinean solastu dira gaiaren inguruan.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas120314unailarreategi.mp3
Euskaraz Bizi Eguna ospatuko da larunbatean Donostian, eta bere baitan 'euskalduna naiz eta harro nago' Nazio Manifestazioa. Horregatik, Igone Lamarain EHEko kideari elkarrizketa egin dio Info Zazpi irratiak.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/03/20120315_18746.mp3
|
Euskaraz bizi sarean