Euskaraz Bizi Egunerako deia zabaldu nahian, kanpaina birala abiatu zuen EHEk. Horretarako bukatu gabeko bideoak zabaldu zituen sarean, eta bi asteren buruan argitu zuen kanpaina. Hemen dituzue bideoak:
ION OLANO CARLOS. Idazle eta kazetaria
"Euskaldunok bizi dugulako bizi da euskara. Bizia ematen diogulako darabilgun bakoitzean"
'Eta zu, nola bizi zara?' mezuarekin kanpaina birala hasi zuen EHEk. Atzo argitu zen Euskaraz Bizi Egunera dei egiteko zirela zabaldutako bideoak. Patxi Gaztelumendi kanpainari buruz mintzatu da Info7 irratian.
Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/03/20120313_18661.mp3
#Bizi. #Euskarazbizi. Euskal Herrian Euskarazek bere egin du 'eta zu, nola bizi zara?' lelopean egindako kanpaina. Bukatu gabeko hainbat bideo jarri zituen sarean, eta orain Euskaraz Bizi Egunera deitzeko kanpaina izan dela argitu du.
Euskaraz Bizi Egunean eta Nazio Manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaleak gaur goizean Donostian egindako agerraldian. Harekin batera Euskaraz Bizi Eguna prestatzen ibili diren 60 lagun baino gehiago bildu dira Donostiako Alde Zaharreko Trinitate plazan.
Iragan larunbatean Euskaraz Bizi Egun txikia antolatu zuen Beasaingo EHEk (Gipuzkoa). Jende andana bildu zen giro ederraz gozatzeko. Herri horretan berria da EHEren taldea, eta gogotsu datoz, ez dago dudarik. Jarraian duzue haiek prestatutako kronikatxoa:
Martxoaren 17an Donostian ospatuko den Euskaraz Bizi Eguneko kanta da hau. Zarauzko EHEk egin du hainbat herritarren laguntzarekin, eta Fermin Muguruzaren Esan ozenki kantuaren moldaketa da.
Larunbatean Euskaraz Bizi Egun txikia antolatu zuen Zarauzko EHEk (Gipuzkoa). Egun osoko egitaraua prestatu zuen Euskaraz Bizi Egunerako giroa berotzeko asmotan.
Joan den ostiralean bertso afari jendetsua ospatu zuen Durangoko EHEk (Bizkaia). Igor Elortza, Jon Maia eta Amets Arzallusek kantatu zuten, eta ehun herritar inguru bildu ziren, aspaldiko partez giro ederrean afaltzeko.
Martxoaren 17an ospatuko den Euskaraz Bizi Egunari begira dago EHE. Giroa berotzen hasteko Euskaraz Bizi Egun txikiak ospatu dira hainbat herritan, eta ekimenak egin dira beste batzuetan.
|
Euskaraz bizi sarean