• 01
    MAR
    Irrati lizentzia banaketetako lehiaketetan, euskara galtzaile
    Euskara ez da lehentasunezko izanen lizentzia banaketan. CC Three Sixteen

    Aurki irrati lizentziak banatuko dira Hego Euskal Herrian. Lehiaketa publiko bidez eginen da banaketa, eta euskara ez da lehentasunezko hizkuntza izanen.

  • 29
    OTS
    Euskararen Erakunde Publikoaren jarrera salatu du EHEk
    Ekintzaileak EPPren atarian

    Gaur goizean ekimena egin du EHE herri mugimenduko eragile euskaltzaleak Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) Baionan duen egoitzan. Hizkuntza politika burujabea galdegin, eta erakundearen iruzurra agerian utzi dute. EHEren eskakizunak biltzen dituen idazkia erregistratu dute EEPn.

  • 29
    OTS

    Seb Irazoki EHEko kideak egunero euskaraz bizitzeko nahiaren inguruko gogoeta luzatu du Info Zazpi irratian.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/02/20120229_18301.mp3

  • 29
    OTS
    Euskaraz Bizi Eguneko egitaraua aurkeztu du EHEk
    Igone Lamarain EHEko kideak aurkeztu zuen EBE12

    Doka kafe antzokian egindako ekitaldian martxoaren 17an Donostian ospatuko den Euskaraz Bizi Egunari buruzko zehaztapenak eman ditu eragile euskaltzaleak. Bidenabar, webgune berritua eta atxikipen kanpaina ere aurkeztu ditu.

  • 27
    OTS
    Euskaldun izateaz harro bazaude, eman zure atxikimendua!

    EHEk deituta Euskaraz Bizi Eguna izango da heldu den martxoaren 17an Donostian. Auzolanetik sortutako egitarau zabala izango du euskaraz bizitzeko hautuari hauspoa eman eta jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egitsmoak. Egitarau zabal horren baitan, azpimarratzekoa izango da "Euskalduna naiz eta harro nago!" lelopean egingo den Nazio Manifestazioa. Hementxe duzu manifestazioari, eta bide batez, Euskaraz Bizi Egunari zure atxikimendua agertzeko modua.

  • 24
    OTS
    Herriko izen euskaldunaren aldeko mozioa onartu dute Faltzesen
    Euskaltzaleak Faltzesko Udaleko erregistroan, urtarrilaren 23an

    Herritarrek euskaraz bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatu du Faltzesko Udalbatzak (Nafarroa). Bide horretan herriaren sarrerako seinalean Faltzes izen euskalduna paratzea onartu dute. Alde bozkatu dute Agrupacion Independiente Falcesina alderdiko 6 zinegotziek, eta aurka PSNko 5ek. Aurretik 175 herritarren sinadura lortu zituen onartutako mozioak.

  • 21
    OTS
    Izarbeibarko herritarren hizkuntza eskubideak urratuko dira Vascuencearen Legearen erruz
    Vascuencearen legearen aurkako elkarretaratzea Garesen

    Nafarroako Administrazio Auzitegiak bertan behera utzi ditu Izarbeibarko (Nafarroa) euskararen ordenantzako puntu batzuk, Garesko Auzalan elkarteak bere blogean jakinarazi duenez. Mankomunitateak igorritako dokumentu, agiri eta komunikazioak ezinen dira elebidunak izan, Administrazioei ezinen die euskaraz komunikatzeko eskaririk egin, eta Mankomunitatearen izen ofiziala ezinen da bi hizkuntzatan egon. Sententzia Vascuencearen legean oinarritu da, eta Javier Molinet Carretero garestarrak aurkeztutako errekurtsoari erantzuna eman dio.

  • 15
    OTS
    Hizkuntza politikek erroko aldaketa behar dutela azpimarratu du Kontseiluak
    2011ko urtekariaren aurkezpen ekitaldia

    Hizkuntza-politiken urtekaria 2011 aurkeztu du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak. Ondorio argia atera dute: erroko aldaketak behar dituzte Euskal Herriko administrazioek egiten dituzten hizkuntza-politikek. Lurralde guztietan atzera urratsak eman dira 2011an, batzuetan besteetan baino gehiago.

  • 14
    OTS

    Ezker Abertzaleak omenaldi hunkigarria egin zion Donostiako Victoria Eugenia antzokian Jose Luis Alvarez Enparantzari.
    Politikari, hizkuntzalari, idazle eta euskal kulturaren erreferente izan zen Txillardegi, joan den urtarrilaren 14ean zendu zen 84 urte zituela.

    Audioa, helbide honetatik ekarria: http://www.info7.com/wp-content/uploads/2012/02/20120201_17518.mp3

  • 04
    OTS