Euskaraz bizi nahi dugulako, irakaskuntza euskaldun burujabea! lemapean 40 lagun inguru bildu dira Iruñean, UPNren egoitza parean. -3 gradu egiten zituen, baina hala ere hiru pankarta zabaldu zituen EHEk Vianako Printzea plazako biribilgunean. Sortzen Ikasbatuaz, Ikasle Abertzaleak eta AEK eragileak han izan dira. Iruñerriko beste eragile batzuek ere babesa eman zioten agerraldiari, besteak beste gazte asanbladak, ezker abertzalea, Bildu, jai batzordeak, euskalgintzako eragileak eta abarrek Iruñea aldeko herri eta auzoetan.
Beste behin ere, erdaraz egin beharko dute Baxoa Ipar Euskal Herriko ikasleek. Horregatik, mobilizaziorako deia egin du Seaskak. Ostegunean izanen da, Baionan, eta hainbat eragilek babestu dute protesta: Kontseilua, Euskal Konfederazioa, Behatokia eta Euskal Herrian Euskaraz. Euskaraz bizitzeko eskubidea berriz ere ezbaian jarri nahi du Frantziako Estatuak.
Foruzainei euskaraz hitz egiteagatik jarritako isuna ez dute ordaindu beharko Altsasuko (Nafarroa) EHEko kideek. Bertan behera utzi dute "desobedientzia" leporatzen zien zigorra. Hala ere, oraindik 6.000 euroko isuna dute ordaintzeke, 'Ezabatu eta euskaraz bizi' ekimenaren baitan egindako ekintzengatik. Otsailaren 9an zita izanen dute Iruñeko epaitegian, eta euskaraz bizitzearen hautua aldarrikatzera joanen dira altsasuarrak.
Omenaldi hunkigarri batekin azken agurra eman zioten Txillardegiri atzo euskaltzale andanak. EHEko sortzaile eta euskaltzale handiaren omeneko ekitaldia Donostiako Victoria Eugenia antzokian antolatu zuen Ezker Abertzaleak. Euskal Herrian Euskaraz ere bertan izan zen omenaldirik beroena emateko gogoz. Han zirenek txalo zaparrada artean hartu zituzten eragile euskaltzaleko kideak, baita Igone Lamarainen hitzak ere. Oholtza gainetik politika eta kultura munduko hainbat kide pasatu ziren. Arnaldo Otegik ere egin zuen bere ekarpena kartzelatik idatzitako gutunarekin.
Txillardegiri omenaldia egin zion Ezker Abertzaleak urtarrilaren 29an Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Euskal Herrian Euskaraz ere han izan zen euskaltzale handiari azken agurra ematen.
Faltzesen (Nafarroa) euskaraz bizi nahi dutela adierazi diote hainbat herritarrek bertako Udalari. 175 sinadura aurkeztu dituzte herriko sarreretako seinaleetan euskarazko izena agertu dadin. “Euskaldunok Faltzesen euskaraz bizitzeko eskubidea daukagula adierazi nahi dugu, Faltzes herria existitzen dela esan nahi dugu”, dio euskaltzaleek sinatutako agiriak. Seinalearena, nomalizazio bidean "lehenbiziko urratsa" izanen litzatekeela zehaztu dute.
Donostiara joan eta Euskaraz Bizi Egunean parte hartzeko deia luzatu die EHEk herritarrei. Ehunka lagunentzako herri-bazkaria eta gaueko kontzertuak egun honetako egitarau zabalaren ikur nagusiak badira ere, aurten 'Euskalduna naiz eta harro nago!' lelopean egingo den Nazio Manifestazioak protagonismo berezia izango du. Eragile euskaltzaleak esan duenez, "Euskal Herri euskaldunaren bidean urrats bat gehiago eman eta euskaraz bizi den herriaren erakusleiho izan nahi du Donostian egingo dugun Euskaraz Bizi Egunak. Jaia eta aldarrikapena uztartuz, euskaltzale andana batu nahi dugu martxoaren 17an".
Txillardegiri buruzko erreportajea egin zuen Hasier Etxeberriak ETB1eko Ispiluan saiorako
Txillardegiri omenaldia egin zion EHEk 2010eko otsailaren 12an. Bideoan Joxe Austin Arrietaren sarrera, Gaztelumendi bertsolaria, ohorezko aurreskua, makila eta hitzaldia.
|
Euskaraz bizi sarean