2013ko Euskaraz Bizi Egunaren albisteak jasotzen dituen atala duzu honokoa.
Krisi ekonomikoaren aitzakiarekin, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak euskarazko hedabideei zuzendutako diru-laguntzak murriztu dituzte. Horregatik, batzuek itxi behar izan dute (Nabarra, Dantzan.com, Euskonews Gaztea) eta beste batzuk kinka larrian dira.
AITZIBER SARASOLA. Bilduko parlamentaria Nafarroa Garaian
"Bistan da Nafarroako Gobernuaren asmo argia zein den. Lehen desatsegina zitzaion Nafarroa ezberdinaren onarpena orain aizkoraz ebaki nahi du inolako azalpenik ere eman gabe. Lotsagarriki ukatzen dira nafarren hizkuntza eskubideak".
Izenburua: Euskalduna naiz eta arraro nago!
Antzezleak: Barry Manley “Barry Barrez” eta Aitor Txarterina “Baltziskueta”
Iraupena: Ordu bete
Saioa egiteko tokiaren ezaugarriak: Leku txikia edo ertaina, lasaia eta itxia.
Behar teknikoak: Mikrofono bi eta audioa.
Azalpena: Barry Barrezek eta Baltziskuetak hiruna bakarrizketa saio eskaintzen dizkigute Euskal Herrian Euskarazen eskutik. Umorea oinarri, euskaldun izatearen eta euskaldun jokatzearen ondorioen gainean arituko dira bi antzezleak. Horretarako, Euskaraz Bizitzearen esperientzia kontatzen dute bi umoregileek ordu
beteko saio honetan.
Kontratazioa: ehe@euskalherrianeuskaraz.org edo bakarrizketa@gmail.com
Mañeruko (Nafarroa) eskolan sartu dira hainbat euskaltzale Sortzen Ikasbatuazen deialdiari erantzunez. Hango eskola itxita dago, gurasoek D ereduan matrikulatu nahi dituztelakoz beren seme-alabak. Horrek egunero autobusa hartzera behartzen ditu.
Euskaraz bizitzeko eskubidearen eta hizkuntza politika burujabearen aldeko aldarriek Nafarroa garaia zeharkatu dute Vascuencearen Legea delakoaren 25. urtemugan. Ehunka euskaltzalek hartu dute parte EHEk deituriko 20 elkarretaratzeetan. Iruñea eta Lizarran 90 lagunen bueltan batu dira. Tafallan eta Tuteran egin direnak izan dira jendetsuenak eta 100 euskaltzale inguruk babestu du EHEren deialdia horietako bakoitzean.
Zarautzi mamia mimoz jarri nahi izan dio euskalgintzak. Horretarako, Euskarastea antolatu dute. Joan den hastean hasitakoak segida izango du asteburu honetako jardunaldiekin. Herriko kulturaz mintzatuko dira han. Euskarastea abenduaren 23ra arte luzatuko da hainbat ekimenekin.
Urtero bezala, EHE herri mugimenduko eragile euskaltzaleak stand bat paratu du Durangoko euskal liburu eta diskoen azokan. Euskaltzaleon agenda eta dokumentala han dira salgai, bestelako materialarekin batera. Gainera, arropa saltzeko karpatxoa muntatu dugu Landako gunearen parean.
|
Euskaraz bizi sarean