• 12
    API

    17. Korrikak Arabatik Nafarroara bidea hartu zuen eta herri euskaldunaren aldeko lasterketa asteburu osoa Nafarroa Garaitk ibili da.  Gaur Lapurdira bidea hartu du. Tafallan ere ehundaka lagunek egin zuten euskaraz bizitzeko bidea, EHE-ren kideek ere euren aldarrikapena egin zuten euskararen ofizialtasuna aldarrikatuz.

     

  • 07
    API

    Milaka lagun etorri dira Trebiñura Korrika 17-ri haisera ematera. 2000 Km baino gehiago egingo ditu Donostiara apirilaren 17an heldu bitartean. EHEren hainbat kidek ere Korrika hasieran hartu dute parte. "Euskalduna naiz eta harro nago" lelodun kamiseta berdea jantzita ekin diote bideari EHEren kideek, eta Euskal Herri osoa zeharkatuko dute horrela. Euskaldun izatearen harrotasuna lau haizetara zabalduz euskaraz bizitzeko bidea egitera deitu du EHEk.

     

  • 06
    API

     

    Euskal Herrian Euskaraz-ek bere 30. urtemugaren karietara egindako Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz dokumentalak bide luzea egin du dagoeneko. Jada 50 bat aurkezpen egin ditu Euskal Herri osoan zehar, eta apirilaren 8an Euskal Herritik kanpora egingo du salto, Bartzelonako Euskal Etxeak Korrikari begirako egitarauan txertatu baitu dokumentalaren aurkezpena. Ehunka euskaltzalek ikusi du herriz herri eta emanaldiz emanaldi EHEren filma, eta saretik izan duen hedapen zabala kontuan hartuta, ikusleen zerrenda biderkatu egin da. Datozen egun eta asteotan, Ondarroan, Añorgan, Iruñean, Hondarribian eta Uribarrin ikusi ahal izango da.

     

  • 19
    MAR

    Euskaraz Bizi Eguna aurrera doa, eta oraindik gaueko parte osoa falta den arren lehen balorazioa egiteko unea iritsi da. Bertso bazkarian 500 lagun inguru bildu dira giro hobezinean. Sasi guztien gainetik euskaraz bizi! lelopean abiatu den manifestazioa aldiz mila euskaltzale baino gehiagok babestu dute. Manifestazioaren osteko ekitaldian euskaraz bizitzearen aldeko aldarria zabaldu ostean kontzertuek hartu dute jendez lepo dagoen Gernika-Lumoko Pasealekua.

     

  • 19
    MAR

    Hasi da Gernika-Lumon aurtengo Euskaraz Bizi Eguna. Euskaltzale andanak egin du bat EHEren deialdiarekin eta goizeko 11:00etatik aurrera hasi den egitarauak herritarren parte hartze zabala izan du. Erakusketak, tailerrak, "Euskalduna naiz eta harro nago!" mendi-martxari harrera, gaiteroak, kale animazioa eta soka tira saioak arrakasta izan dute. Jaia eta aldarrikapena uztartuz euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin dutenek 500 pertsonentzako bertso-bazkarirako bidea hartu dute iada. Ikus behean argazkiak. Laster berri gehiago!

     

  • 15
    MAR

    Datorren larunbatean ospatuko da Gernika-Lumon Euskaraz Bizi Eguna. Gaurkoan, EHEko kideek eta Euskaraz Bizi Eguneko egitarauan eta prestaketa lanetan parte hartu duten eragile eta norbanakoek agerraldia egin dute euskaraz bizi nahi duten guztiei jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egunean parte hartzeko deia egiteko. Euskaraz biziko den herrirantz egiteko dugun bidean auzolanetik emango ditugu urratsak nahitaez, eta euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzea helburu duen Euskaraz Bizi Eguna auzolan horren beste adierazle bat izango da

     

  • 01
    MAR

    Euskaraz Bizi Eguna Euskal Telebistan

  • 28
    OTS

     

    2004an hasi ziren Hizkuntza Eskubideen Egunak atzean utzita iaz Etxarri-Aranatzen bidea hasi zuen Euskaraz Bizi Egunaren aurtengo edizioa aurkeztu du EHEk Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Heldu den martxoaren 19an ospatuko da bigarren Euskaraz Bizi Eguna Gernika-Lumon, eta egitarau zabala ekarriko du berekin. Egun osoko haurrentzako txokoa, tailerrak, kale-animazioa eta abarrez gain, ehunka pertsonarentzako bertso-bazkaria, Betagarri, Sarkor eta Joxpa taldeekin kontzertua eta erromeria, eta "Sasi guztien gainetik euskaraz bizi!" leloa eramango duen manifestazioa eta ondoko ekitaldia izango dira ekimenik aipagarrienak. Azpian dituzue kartela eta egitaraua.

     

  • 18
    OTS

    Milaka pertsona Donostian, euskararen eta subirotasunaren alde

  • 15
    OTS