Euskal Herrian Euskaraz Durangon da urtero bezala. Hainbat produktu jarri ditu salgai azokaren barruko zein kanpoko saltokietan. 2010eko Euskaltzaleon Agenda da momentuz EHEren produktu arrakastatsuena, eta atzetik jarraitzen dio eragile euskaltzaleak atera berri duen "Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz" dokumentalak, beste hainbat produkturen artean. EHEren logodun kotxerako pegatinak edota "Adi! Haurrak" diotenak ere barra-barra ari dira saltzen. Oraindik pasatu ez bazara, mugitu zaitez eta hurbildu euskal kulturaren plazan EHEk duen saltokira!
"Izan, egin, eragin. Euskal Herrian Euskaraz" dokumentalaren aurkezpen ekitaldia egin zuen EHEk atzo Donostiako Doka Kafe Antzokian. Horrekin batera, eragile euskaltzalearen 30. urtemugari bukaera eman eta heldu den otsailerako burujabetzaren alde prestatzen ari diren nazio manifestazioa iragarri zuen Igone Lamarain, EHEko kideak.
"Hizkuntza zalapkuntzaren aurrean, ESKOLA EUSKALDUNA!" lelopean ekin zion EHEk iragan larunbatean Ezabaketa Asteari, eta asko eta askotarikoak dira egunotan Euskal Herri osoan zehar egiten ari diren ezabaketa eta ekimenak, irakaskuntzari zein beste arloei begira. Ezabaketa-kalejirak, ezabaketa-olinpiadak, bertso-poteo-ezabatzaileak, bertso-afariak... Denetarik asmatu dute han eta hemengo EHEko kideek eta hemen dituzu ekimen horien irudi batzuk. Argazki hau Bilbon Eusko Jaurlaritzak duen egoitzan egindako ekimen batetik hartuta dago. Ez ahaztu Ezabaketa Astea azaroaren 27an bukatzen dela eta oraindik herriz herri zein auzoz auzo egingo diren ekimenetan edo zeure kabuz parte hartu dezakezula!
Kontseiluak antolatutako Euskararen unibertsoak pauso bat harago jardunaldien lehen eguna igaro da, Iruñeko Planetariumean. Bertan, euskalgintzan lanean ari hamarnaka lagunek parte hartu du. Lehen egunean, diagnostikoa osatzeari ekin zoten. Gaurko saioan berriz aurrera begira jarri dira parte hartzaileak.