Gasteizko EHEk ikasle euskaldun eleanitzak sortuko dituen eredu bakarra eta euskaldunaren aldeko elkarretaratzea egin zuen iragan larunbatean Gasteizen.
EAJk aspaldi hasitako bidearekin jarraitzeko hautua egin du azkenaldian. Munitibar, Etxebarri, Mendexa eta Getariaren ostean Bermeo izan zen, bertan Ibilaldiaren jaia ospatu baino egun batzuk lehenago, EAJren erabakiz UEMAtik ateratzen hurrengoa. Azkena aldiz, Arratzu izan da, eta hurrengoa, Muxika izan daiteke. Espainiako legediak Ondarroa, Lekeitio eta Azpeitian indarrez egin duena egin du borondate eta erabaki propioz EAJk. Aitzakia? Garestia ei da Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kuota. Badira proiektu anitz askoz ere garestiagoak, baina estrategikoak diren heinean beharrezkoak direla esaten ez dute ba EAJkoek? Bistan da zer den estrategikoa eta garrantzitsua, eta zer ez, aipatu alderdiarentzat. Orain arte bezala, EHEk salatu du euskararen normalizazio prozesuan atzera egin dela erabaki honen bidez eta euskaraz bizitzeko ezinbesteko tresna dela UEMA adierazi du
Oiartzungo Euskal Herrian Euskaraz taldeak ez du etsi herriko bi merkatalgune nagusiei zuzenduriko kanpaina. Aspalditik ari dira Oiartzungo euskaltzaleak Alcampo eta Carrefour merkatalgune handietan urratzen diren hizkuntza eskubideen aurrean era guztietako dinamikak eta erantzunak artikulatzen, hala nola, sinadura bilketa erraldoi, ekimen erreibidinkatzaile, elkarretaratze eta halakoak baliatuz. 2008tik daramaten borrokaren aurrean aipatu merkatalguneen erantzun eza ikusita, Oiartzungo EHEk protesta egingo du ekainaren 25ean, plazan.
Apirilaren 5ean Bilboko udaletxe parean aurkeztu kanpainari segida emanez Eskolak Euskaldundu Herri Ekimenak mobilizazioak deitu ditu gaurko, hezkuntza arloko lanpostu berriak sortzeko oposaketak izan baitira.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan ere euskara bizi nahi dugulako, Kontseiluak eta hezkuntza munduko eragileek eta sindikatuek gogoeta berria plazaratu dute. Maiatzaren 15erako Kontseiluak Iruñean deituriko manifestazio arrakastatsuaren ondotik dator ekimen berria. Kontseiluaren webgunean bideoa dago ikusgai.
Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) eta Ikasle Abertzaleak (IA) eragileek dei egin diote euskal jendarteari Euskal Herriak behar duen hezkuntzaren alde mobilizatzeko. Zehazki, iragan astean kultura eta irakaskuntza munduko 100 bat norbanako eta eragilek ekainaren 26rako deitutako manifestaziora joateko deialdia babestu eta bertan parte hartze deitu dute
PPk eta PSOEk euskara Europako erakundeetan ofiziala izatearen aurka bozkatu dute. CiUk aurkeztu zuen eskaria Espainiako Kongresuak eta Senatuak Europear Batasuneko gaiak tratatzeko antolatzen duten Batzorde Mixtoan
Gainean dugu aurtengo UEMA Eguna. Larunbat honetan, ekainaren 12an ospatuko du Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak bere urteroko jaia 'ein eingou' lelopean eta egitarau oparoa prestatu du eragile euskaltzaleak bertarako. Bestalde, gaixotasun baten ondorioz asteon hil den Iñaki Arregi UEMAko kideari omenaldia egin nahi diote larunbatean. Zonalde euskaldunak babesteko eta euskaraz bizitzeko ezinbesteko tresna dugu UEMA; duela 19 urte sortu sortu zuten mankomunitatea 18 udalerri euskaldunek etaoztopoak oztopo, herri euskaldunaren bidean hainbat urrats egiteko gaitasuna erakutsi du UEMAk.
UNAI LARREATEGI ETA IGONE LAMARAIN. EHEko kideak
Euskaltzaleen diskurtsoetan geroz eta gehiago ari da azaltzen euskara nagusi edota hegemoniko izango duten guneak zaindu eta berriak sortu beharra. Ez da kontu berria baina azken garaiotan garrantzi gehiegirik eman ez zaionez bada nobedadea. Euskal Herrian Euskaraz-en ere antzerako ondorioak atera genituen iazko kurtsoan. Euskal herritarren hizkuntza eskubideak aldarrikatzen jarraitu behar genuela dudarik gabe, baina euskaraz bizi diren guneak zaintzeari eta berriak sortzeari garrantzi berezia eman behar geniola aurrerantzean.
Hizkuntza Eskubideen Behatokiak gogor kritikatu ditu Jaurlaritzaren azken Lan Deialdi Publikoak. Izan ere, Behatokiak salatu duenez, "kezkagarria da euskarari merezimendu gisa ematen zaion balorazioa duela hamar urteko lan eskaintza publikoko deialdian baino txikiagoa izatea".
|
Euskaraz bizi sarean