• 22
    URT

    Bitxi samarra dirudi aukeratu dudan izenburuak, baina gure gaztetako testuinguruan ez bezala, gaur egungo gizarte-ezaugarririk nabarmenetakoa da morrontza ideologikoaren fenomenoa.Analfabetismo digitalaz asko hitz egiten da gaur egun eta gure belaunaldiak badaki zerbait horri buruz. Analfabetismo ideologikoari dagokionez, esan dezagun, ideologien arteko harremanak kudeatzeko behar hainbateko gaitasun kritikorik ezaren ezaugarria izango litzatekeela kontzeptu hori egokien definitzen duena. Mundu ideologikoan bizitzeko eta jarduteko desarmaturik dabilen pertsona izango genuke, nolabait esateko, analfabeto ideologikoa. Bistakoa denez, analfabetismo ideologikoak lotura zuzena dauka ideologia dominatzailearekin: hauxe du iturri eta elikagai. 

  • 20
    URT

     

     

    EHEk Mobilizazio Eguna deitu du hilaren 26rako, martitzena, “Euskarari erasorik ez! Euskaraz bizitzeko Egunkaria libre!” lelopean. Mobilizazio Egunean zehar, Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan izango dira leloak jasotzen duen aldarrikapenari hauspoa eta oihartzuna emango dioten ekimenak, Gasteizko  eta Iruñeko Gobernu delegaritzen aurrean egingo diren mobilizazio nagusiekin batera

     

  • 18
    ABE

     

    Zazpi urte igaro dira, zazpi, euskararen kontrako, herri honen kontrako zentzugabeko erasotik. Zazpi urte Madrilgo justiziaren indarrek Egunkaria itxi, eta bere ordezkariak atxilotu eta torturatu zituztenetik. Herri honen euskaraz bizitzeko nahia zen delitua, euskarazko egunkari bakarra aurrera zihoala ikustea zen euren arazoa. Eta horrela, gezurraren gainean eraiki zuten akusazio osoa.

     

  • 18
    ABE

    Hirugarrenez ospatzen ari dira Zarautzen Euskarastea. Asteartean hasi zuten egitaraua eta iganderaino luzatuko da. Beren baitan bildu eta bilduko dira, EHE, Xakela Gaztetxe Asanblada, AEK, Txaparro Kultur Elkartea, Egunkaria Libre! eta Urola Kostako Hitzak antolatuta, Garabideren eta Kontseiluaren hitzaldi bana, Egunkaria auziaren inguruko mahaingurua, kopla txapelketa, euskarazko bideo-emanaldia eta abar luze bat

     

  • 17
    ABE

     

    Kontseiluko zuzendaritzak Egunkariaren alde egingo den manifestaziora joateko deialdia egin du. Donostian egindako agerraldian, Kontseiluko idazkari nagusi Xabier Mendigurenekin batera, Koldo Tellitu (Euskal Herriko Ikastolak), Joanmari Larrarte (EKT), Mikel Arrizabalaga (Elkar), Unai Larreategi (EHE), Sébastien Castet (Euskal Konfederazioa), Leire Muxika (Emun) Aritz Zerain (Bertsozale Elkartea) eta Aurkene Urrusolo egon dira 

     

  • 15
    ABE

    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua biziki kezkatuta dago euskararen normalizazioak Nafarroan daraman bidearekin. Hori azaltzeko, agerraldia egin dute Kontseilua osatzen duten hainbat eragileetako ordezkariek. “Euskara normalizatzeko beharrezkoa den hizkuntza-politika eragingarria baztertu eta euskal hiztunen hizkuntza-eskubideak sistematikoki zapaltzea ahalbidetzen duen politika du indarrean UPNren Gobernuak”, azaldu du Iñaki Lasak, Kontseiluko ildo politiko-instituzionaleko arduradunak 

     

  • 27
    AZA

    Nire iritziz, Nafarroa Garaia edo Nafarroako Foru Erkidegoa, Euskal Herriko lurralde bat da, bai kulturalki, bai linguistikoki eta bai politikoki.   Politikoki, une honetan ezin baldin bada izan errealitatea ere, nire helburua horixe da, alegia, Euskal Herri independentea lortzea.   Horrexegatik, uste dut euskarak ofizialtasuna eduki beharko lukeela Euskal Herriko lurraldetasun osoan, bertako hizkuntza bere-berekia delako eta zaharrena, gainera, adituen arabera.  

  • 27
    AZA

    Oiartzungo EHEk prentsaurrekoa egin zuen eragile euskaltzalearen 30. urteurrenaren karietara. Bertan bildu ziren gaurko zein atzoko EHEko kide oiartzuarrak, eta Euskal Herri osoan euskarak bizi duen egoeraren inguruko irakurketa plazaratzearekin batera, kanpaina berri bat abiarazi dutela iragarri zuten, Osakidetzari dagozkigun eskubideak berma ditzatela eskatuz. Muruetagoiena anbulatorioan euskara  jakitea eskatzen ez duen postu berri bat dagoela betetzeko eta Lartzabalgo anbulatorioaren egoera tamalgarria salatu zituzten, horiei begirako dinamikak iragartzeaz gain

     

  • 26
    AZA

    Azken asteotan Bilboko Euskal Herrian Euskarazek kanpaina berri bat jarri du martxan eskolak euskaldundu behar duela aldarrikatuz. Hurrengo hilabeteetan zehar aurrera eramango duen dinamikari hasiera emateko “A ereduaren gripea”ren arriskuetaz ohartarazteari ekin dio kaleetan agertutako kartelen bidez eta eredu hau eskeintzen duten eskolak seinalatuz

     

  • 23
    AZA
    
    

    Abian da jada, urtero bezala, EHEk deitutako Ezabaketa Astea, eta hasiera eman diogu, Lapurdi, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoa lotzen diren puntu fisikoan; hots, Euskal Herria zatikatzen duten hiru administrazioek bat egiten duten muga faltsuan, hots, Endarlatzako zubiaren ingurumarietan. Hala, “Euskararen herrian mugarik ez! Euskaraz bizi, Euskal Herri euskalduna eraiki!” lelopean egin dugu ekimena eta aipatu leloak jasotzen dituzten pankarta erraldoiak bota ditugu zubiaren inguru guztian. Zehatzago, pankarta erraldoia bota dugu Gipuzkoako aldean, pankarta luzea eskegi dugu Bidasoaren bi aldeak batzen dituen zubian, eta bide batez, Nafarroa Garaia eta Gipuzkoako muga administratiboa irudikatzen duten bide seinaleak ezabatu ditugu, “Euskaraz bizi, Euskal herri euskalduna eraiki!” leloekin.