• 05
    AZA

    Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, hainbat udalekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Donostiako Miramar jauregian egindako ekitaldian bildutako udaletako ordezkariekin hizkuntza-politika hobetzea helburua duen hitzarmena sinatu du Kontseiluak.

  • 02
    AZA

    PSE-EE Eusko Jaurlaritzara iristearekin batera, euskaldun askok eta askok gure hizkuntza eskubideen urraketaren aro berri bat zabaltzen zela aurreikusi genuen. Jaurlaritzako hainbat sailburu berrik, eserlekua hartu eta lehen egunetik iragarri zituzten euskararen kontrako neurriak, eta Isabel Celaa izan da esandakoak praktikara eramaten lehena. Ondorioa: Euskara hezkuntzako hizkuntza nagusia izango zela aitortzen zuen dekretua eta Euskal Herriaren nortasuna bertan behera gelditzea.

  • 02
    AZA

    Urtero bezala, EHEk Nazio Batzarra egin zuen urriaren 3an, Etxarri-Aranatzen. Bertan, egoeraren azterketari ekin zitzaion lehenik eta ostean, ikasturte berriari begira EHEk aurrean dituen erronkak zehaztu eta horiei ekiteko beharrezkoa den plangintza adostu zuten eragile euskaltzaleko kideek

  • 02
    AZA

    EHEk elkarretaratzea egin zuen Nafar Parlamentuaren aurrean, bertan Vascuencearen Legearen eztabaida ematen ari zen bitartean. Foru Parlamentuan euskarari Nafarroan jarri beharreko mugez eztabaidatu zen, baina legea bera arbuiatu zuen EHEk, euskararen ofizialtasuna Euskal Herri osorako aldarrikatuz

  • 02
    AZA

    Herri euskalduna berreraiki nahi dugunok sarri aipatzen dugun hitza da ofizialtasuna. Euskaraz bizi nahi eta ezina gainditzeko gako nagusi moduan kokatu izan dugu ofizialtasuna. Baina zer ulertzen dugu, zer aldarrikatzen dugu euskarak ofizialtasuna behar duela esaten dugunean? “Euskararen normalizazioa” hitz-jokoarekin gertatzen den gisara, “ofizialtasuna” terminoaren gibelean ulermen, aldarrikapen ezberdinak daude.

    >> irakurri guztia

    Udazkena iristearekin batera reality showak ditugu berriro ere mintzagai. Batzuk berriak, eta beste batzuk hamaikagarren edizioa betetzen dutenak, formatuz eta edukiz ez aldatuz gero, astunak bihurtzen direnak, oso.

    Horietako reality showa dugu Nafar Parlamentuko Ley del Vascuencearen inguruko “eztabaida”: Lehenengo edizioan, Himalayara oporretara joan zen parlamentariak hartu zuen protagonismo osoa, eta horren ondorioz, Ley del Vascuence bezala ezagutzen duguna bere horretan mantendu zen.

  • 30
    URR

    Ertzaintzak euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen jarraitzen du.

  • 20
    UZT

    Nahiz eta, Patxi Lopez eta Migel Sanzek uztailaren 3an eginiko bilkuraren ondoren ez zuten honen inguruan mintzatu nahi izan, politikari nafarrak El Pais egunkariari eskainitako elkarrizketan Jaurlaritzak ez diela Nafarroako ikastolei diru gehiagorik emango baieztatu du. Lopezek, orduko hartan, gai horren inguruan ez zirela mintzatu ziurtatu zuen.

    {mosimage}

  • Euskal Herrian Euskaraz: ehe@ehe.eus// Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140, Andoain, Gipuzkoa / Nor gara /RSS