Dokumentuan jasotzen den ildo teorikoa praktikara eramateko euskaltzale guztion iritzia eskatu du eragile euskaltzaleak. Zeregin eta lan-ildoen lehentasun-maila baloratzeko taula zabaldu dute.
Abenduaren 15ean, "Vascuencearen" legearen 29.urteurrenarekin, elkarretaratzea antolatu du Euskal Herrian Euskaraz eragileak, "Euskal Herrian Euskaraz, Hizkuntza Politika Burujabea" lelopean. Nafarroako parlamentu parean izanen da, arratsaldeko 19:00etan.
Abenduaren 3an, euskararen nazioarteko egunarekin, herritarrek eguneko gertaerak zabaltzeko deia luzatu du Euskal Herrian Euskarazek. Hainbat herritatik jaso dira ekimenarekin bat egiteko konpromiso adierazpenak.
12.913 zenbakidun txartelaren jabeek aste beteko egonaldiaz gozatuko dute Irlandan.
Iragan asteburuan, Arrasaten egindako Nazio Batzarrean hala erabakita, bide horretan eragiteko “Izan, egin, eragin; euskal herrian euskaraz” hausnarketa-prozesua lehentasuna izango da aurtengo ikasturtean.
Arartekoak herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko neurri eraginkorrak eta plantilla organikoa egokitzea eskatu dizkio Nafarroako Gobernuari. Etxarriko osasun etxeko zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzeko 592 herritarrek aurkeztutako eskaerari erantzun hori eman dio Arartekoak.
Pasa den uztailaren 12an, San Ferminetako igandean, beste urte batez Herri mugimenduko eragile ezberdinok, Ikasle Abertzaleak, Euskal Herrian Euskaraz, IruñHerriko Harresia, Sortzen eta Askapenak elkarlanean egun osoko egitaraua antolatu genuen, urtean zehar egiten dugun lana azaleratzeko eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko.
Igandean ospatuko da. Bapo bazkaldu ostean kalejira egingo dute elektrotxarangaren laguntzaz. Kalejira amaituta, ekitaldia. Herrikoan, Katun, Kalekalden eta Parisen dituzue sarrerak salgai.
Desapiyu-z Desapiyu auzoa euskalduntzea dute helburu.
|
Euskaraz bizi sarean