Urtarrilaren 26an omenduko dituzte Usurbilen eginen duten jaialdian. Kontzertuak, bertsolariak eta bazkari herrikoia ere izanen dira Korrikarako giroa berotzen hasteko.
Euskalduntzen ari diren ikasleak omenduko ditu aurten AEK-k Korrika 18ren karietara. Horretarako "txotx erraldoia" antolatu du urtarrilaren 26an Usurbilen (Gipuzkoa), hau da, egun osoko jaialdia. Kale animazioa, trikitilariak, txarangak eta bertsolariak ez dira faltako egunean zehar, eta eguerdian bertso bazkaria izanen da, kupelak ireki ondotik. Arratsaldean omenaldia eginen dute, eta erromeria, kantu jira eta Esne Beltza taldearen kontzertuarekin bukatuko da eguna.
AEK-k Usurbilera bertaratzeko gonbitea luzatu die Euskalakari guziei. Sarrerak 10 eurotan eskuratu daitezke euskaltegietan, eta EHNE Bizkaiak emandako produktuekin prestatutako bazkaria, sagardoa, kontzertua eta autobusa barnebiltzen ditu sarrerak. Jaialdiarekin Korrika 18rako giroa berotzen hasiko da AEK. Martxoaren 14tik 24ra izanen da euskararen aldeko lasterketa, Andoaindik Baionara.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean