• 21
    URT
    "Milaka argi Nafarroan" kanpaina aurkeztu du IKA-k Bilbon
    "Milaka argi Nafarroan" kanpainaren aurkezpena Bilbon

    "Nafarroa Garaiko euskaldunon sarea agertzea" eta "beharrezko babes ekonomikoa lortzea" da kanpaina honen helburua. Euskaltzaindiak Bilbon duen egoitzan egin du agerraldia IKA-k.

    IKA-k 2012ko azaroan martxan jarritako "Milaka argi Nafarroan" kanpaina aurkeztu du gaur Bilbon. Euskaltzaindiaren egoitzan kanpaina honen helburu nagusiak azaldu dituzte: "Nafarroa Garaiko euskaldunon sarea agertzea eta beharrezko babes ekonomikoa lortzea". Izan ere, kinka larrian dabiltza euskaltegiak Nafarroa Garaian. Prentsa aurreko agerraldian azaldu dutenez, zonifikazioak eta administrazioak urtetik urtera murriztu egiten dituen diru-laguntzek arazo larriak sortzen dizkiote helduen euskalduntzeaz arduratzen diren eragileei.

    Adibidez, 2007an 500.000 euroko laguntza banatzen zuen Nafarroako Gobernuak, eta 2012an 213.000 eurora jaitsi da. Beraz, 0,45 zentimo jasotzen du ikasle bakoitzak orduko, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian baino sei aldiz gutxiago, alegia. Horregatik, Nafarroako herri guzietan, gutxienez, argi bat piztu nahi du IKA-k. Horretarako, webgune honetan eman daiteke sostengu ekonomikoa. Nafarroa Garaitik landa bizi direnak ere animatu dituzte ekarpen ekonomikoa egitera.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.