Euskaraz Bizi Egunari begira, besta eguna antolatu du Lizarrako EHEk. Jolasak, bazkaria eta musika izanen dira egun osoan zehar.
Apirilean ospatuko den Euskaraz Bizi Egunerako giroa berotzen hasiko dira bihar Lizarran (Nafarroa). Izan ere, Euskaraz Bizi egun txikia antolatu baitu EHEk bertako euskalgintzarekin batera. Egun osoko egitaraua prestatu dute Korrika Kulturalean txertatu duten egun horretarako. Goizean ginkana eta haurrendako jolasak izanen dira, eta eguerdian bazkaria. Bazkalondoan Gartxot bakarlariaren emanaldia antolatu dute, eta eguna borobiltzeko Karaokea izanen da La Bota elkartean. Gaur Barry Barrezek eta Baltziskuetak "Euskalduna naiz eta arraro nago" bakarrizketa saioa eskainiko dute aperitif gisa.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean