Errenta aitorpena euskaraz egiteko deialdiak areagotzen doaz Euskal Herrian zehar. Instituzioetatik zein herri ekimenetik bultzatuta, hainbat dira helburu zehatzak jarri eta urratsak ematen joateko iniziatibak. Sei milakoa gaindituta, euskarazko zazpi mila errenta aitorpen lortzean jarri dute aurten langa Debagoienean, eta bost milakoa Goierrin. Zarautzen, aldiz, bi mila lortzeko erronkari eutsi diote. Zarauzko EHEk bat egin du udalaren kanpainarekin. Zein da zure herrian edo eskualdean jarri duzuen erronka?
Aldabataria.info: 2.000 errenta aitorpen euskaraz baietz!
GoierriTB: 5.000 errenta aitorpen euskaraz baietz!
Goiena.net: Aurten baietz 7.000 errenta aitorpen euskaraz!
Guaixe.net: Sakanan errenta aitorpena euskaraz egiteko deia
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean