Urtero bezala Iruñeko San Ferminetara hurbiltzen direnek Jarauta kaleko Depor tabernan izango dute Euskal Herrian Euskaraz-ekin bat egiteko parada. Herri mugimenduko eragile euskaltzaleak aurtengo jaietarako prestatu duen egitarauaren baitan bazkari herrikoiak eta kontzertuek dute protagonismo nagusia. Alta, ez da herri mugimenduko eragileek Iruñeko kaleetan izango duten txoko bakarra. Afixan duzue herri mugimenduko tabernen mapa.
Depor tabernako egitaraua:
- Uztailak 7 18:00etan BERTSOTABERN taldearen kontzertua. Irlandar musika + inprobisazioa Gasteiztik.
- Uztailak 9 18:00etan ALERTA GORRIA eta BORTITZ taldeen kontzertua. Punk-oi! doinuak Arbizu eta Iruñerritik.
- Uztailak 10 14:30ean Herri bazkaria 10 eurotan. Apuntatzeko deitu hona: 659915055
18:00etan EGURRA TA KITTO taldearen kontzertua. SKA musika
Azpeititik. Hirugarren diskaren aurkezpena.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean