• 18
    UZT
    Jaia eta euskara Oreretako euskalgunean

    Hasi dira udara partean Euskal Herriko herri eta auzoak alaitzen dituzten jaiak, eta gainean ditugu, horien artean, Oreretako Madalenak. Bertako Euskalguneak hamar urte beteko ditu aurten, eta egitarau berezia prestatu dute ospakizunerako. Abestia ere egin die Sardeska musika taldeak. Zatozte Oreretako Madalenetako Euskalgunean jaia euskaraz gozatzera!

    Entzun Sardeska taldeak egindako abestia hemen. Kartelean duzue egitaraua.