Altsasuko EHEk murala egin berri du, mezu argi batekin: “Ez zaitez espaloitik jaitsi!”. Horri hertsiki lotuta agindua betetzeko modua: oztopoez gaindi euskaraz bizitzeko hautua egitea alegia.
Euskal Herrian Euskaraz herri mugimenduko eragile euskaltzaleak hastapenetik erakutsi izan du herri, auzo zein hiriak euskalduntzeko konpromezu irmoa. Bide horretan barreiatu du aldarri euskaltzalea Euskal Herriko txoko orotara. Aldarria Altsasuko hormetara ere heldu da oraingo honetan. Izan ere, Altsasuko EHEk murala egin berri du, mezu argi batekin: “Ez zaitez espaloitik jaitsi!”. Horri hertsiki lotuta agindua betetzeko modua: oztopoez gaindi euskaraz bizitzeko hautua egitea alegia.
Ez da EHEk egiten duen estraineko murala. Jada Intxaurrondo, Gernika, Oiartzun, Agoitz, Atarrabia… ugari dira apaindutako herriak.
Hormaz horma, etxez etxe, herriz herri, eraiki dezagun Euskal Herri euskalduna!
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean