Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan hizkuntzaren gaia zalaparta sortzen ari da. Eraso eta mobilizazioak nonahi, ekimen berri bat iragarri du Aitzina gazte antolakundeak. Otsailaren 22an izango da, Paueko suprefektura aurrean eta lurraldea eta euskara aldarrikatuko dituzte. Hollande buru duen frantses gobernuari zuzenduko zaizkio, ikastolekiko zein kolektibitatearekiko izandako jarrera zapaltzailea salatzeko asmoz.
Aitzinaren oharra:
Joan den Abenduan abiatu genuen kanpainaren baitan ekimen berezia antolatu dugu Pauen. Lurraldetasuna eta Euskara aldarrikatuko ditugu François Hollanderi eta orokorkiago Frantses gobernuari auzi bat eginez. Hollandek ikastolekiko baita lurralde kolektibitatearekiko izan duen jarrera salatuko dugu, Libertateko kideekin batera.
Hitzordua: larunbatean, otsailaren 22 an 11:30ean Paueko suprefektura aitzinean.
Egitaraua:
10:00etan Kanbotik abiatuko da Pauera buruz doan autobusa
11:30ean auzia eginen da eta ondoren poteoa eta bazkaria
17:00etan itzulera
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean