• 29
    MAR

    Astebete barru egingo da festa eta aldarrikapenerako parada eskainiko duen eguna. Porrotxen txupinazoarekin ekin ostean, herri bazkaria, Nazio Manifestazioa eta kontzertuak izango dira, besteak beste.

    Euskaraz Bizi Egunerako deia egin dute Gasteizen

    Euskal Herrian Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak deituta heldu den apirilaren 5ean Gasteizen egingo den Euskaraz Bizi Egunerako deia egin dute.

    Jaia eta aldarrikapena uztartuko dituen egunerako justu aste bete falta dela, egitarauaren kokaleku nagusia izango den Gasteizko alde zaharrean egin dute deialdia aipatu egitaraua auzolanean antolatzen lagundu dieten hainbat eragile eta norbanakorekin. Tartean zeuden Ttek elektrotxaranga, eskalada topaketak egingo dituzten Otxogorrigaina mendi elkartea, Jare dantza taldea, Mendialdeako dultzaineroak, Katuak alde zaharreko tabernen kolektiboa, eta abar, besteren artean.

    Euskaraz Bizi Egunerako deia egiteaz gain, "Ez gara espalotik jaitsiko! Euskaraz bizi" lelopean arratsaldeko 18:00etatik aurrera egingo den Nazio Manifestazioan parte hartzera animatu nahi izan dituzte Euskal Herriko euskaldun eta euskaltzale guztiak.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.