• 05
    API

    Bapo bazkaldu ondoren, Nazio Manifestazioa egin da "Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi" lelopean. Euskaltzale andana bildu dira bertan. Akelarrea eta Ttek Elektrotxarangak kaleak girotu ondoren, kontzertuak egingo dira Euskaraz Bizi Egunari behar bezalako amaiera emateko.

    Herri euskaldunak ez du euskararen espaloitik jaisteko asmorik

    Goizean pailazo, trikitilari, dultzainek eta abarrek giroa alaitu ondoren, 400 lagunetik gorako bazkaria ospatu da Landatxon. Bazkalostean Izaki Gardenak taldeko abeslari Jon Basagurenek kantaldia eskaini du.

    Arratsaldeko 18:00etan hasi da "Ez gara espaloitik jaitsiko! Euskaraz bizi" lelopean euskaltzale eskerga bildu duen Nazio Manifestazioa. Bertan parte hartu dute, beste euskaltzaleekin batera, euskalgintzako zein hainbat eragile sozial eta politikotako ordezkariek. Zanpantzar eta batukada taldeak ere ez dute huts egin. "Urquijo utzi bakean!", "Maroto entzun, Gasteiz euskaldun!", "Ez gara espaloitik jaitsiko!" eta "Euskal Herrian euskaraz!" bezalako leloak izan dira nagusi. Manifestazioaren ostean ekitaldi bat egin da. Bertan Itziar Rekalde ipuin kontalariak, Asier Díaz Gasteizko EHEko kideak, Hala Bedi Bi eta GUgeu taldeetako ordezkariek eta Nestor Esteban EHEko bozeramaileak hartu dute hitza. Aldez edo moldez, euskararen espaloian tinko jarraitzeko aldarriak izan dira nagusi.

    Ekitaldia amaitu bezain pronto, Jare Dantza Taldekoek Akelarrea egin dute alde zaharretik zehar. Ttek Elektrotxarangako lagunek aurrez bero zegoen giroa are gehiago berotu dute. Amaiera emateko, Dantza Plaza, Gose eta Tximeleta taldeen kontzertuak izango dira Landatxon.

    Gasteizko Euskaraz Bizi Eguneko argazkiak: ikusteko sakatu hemen.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.