Iragan ostiralean egin zen eta jende andanak hartu zuen parte. Festa eta aldarrikapen artean, beste hagitz urtez lanean jarraitzeko beste indar eskuratu zuten. Urte askotarako!
Honatx antolatzaileek igorritako kronikatxoa:
Larunbatekoa egun lainotsua izanagatik berezia zela agerikoa zen. Goizean zehar, afaria prestatzeari ekin genion gure sukaldari Jokinen laguntza estimagarriaz. Arratsaldeko laurak iritsi eta prentsaurrekoa egin genuen. Afarirako ordua iritsi zen eta izan genitzazkeen zalantza apurrak kolpetik uxatuz, herritarrek gure gonbiteari ezin hobeki erantzun zieten. Ehun lagunetik gora lagun bildu ziren egunean zehar eta Maddalen Arzallus, Aimar Karrika eta Egoitz Zelaiaren bertsoez gozatzera hurreratu zirenak berrogehita hamarretik gora izan ziren. Gaua luzea izan arren, poz eta esperantzaz beterik hartu genuen biharamunean Iruñerako bidea.
|
Euskaraz bizi sarean