• 02
    MAI

    Maiatzaren 10ean egingo da eta Larrun gainera igoko dira. Ondoren luntxa eta herri kirolez gozatzeko aukera izango dute bertaratuek. Europako Hauteskundeen atarian, zer garen eta zer izan nahi dugun adieraziko parada bikaina izango da.

    Muga guztien gainetik euskaraz bizitzearen alde mendi-irteera antolatu du EHEk

    Euskal Herria Euskaraz (EHE) herri mugimenduko eragile euskaltzaleak heldu den maiatzaren 10erako ekimen berria deitu du. "Sasi guztien gainetik euskaldun eta burujabe! Muga guztien gainetik, euskaraz bizi!" lelopean mendi-irteera egingo da aipatu egunean. Goizeko 10:00etan abiatuko da irteera, Urruña eta Azkaine artean dagoen Olheta auzoko Trabenia Ostatuko parkinetik. “Patxadaz baina gogotsu”, bi ordu eta erdi inguruko txangoa egitea aurreikusten dute bertatik Larrun gaineraino (nahi duenak trena hartu dezake). Bertan ekitaldi txiki bat egin eta beheranzko bidea hartuko da, Trabeniaraino.

    Ondoren, kotxe karabana egingo da bertatik Ziburuko Baltsan elkarteraino. Eguerdiko 15:00etarako luntxa egongo da prest bertan, doan, mendi-irteeran parte hartu dutenentzako.

    Egunari bukaera emateko, aldiz, herri kirol eta jolasak egingo dira Ziburuko frontoian.
     

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.