• 09
    MAI
    Ekainaren 14an Udalerri Euskaldunen Eguna ospatuko da Tolosan
    Andoni CANELLADA/ARGAZKI PRESS

    Orain arte egiten zen UEMA egunaren lekukoa hartuko du aipatu jaiak. Elkarlana sendotu eta herri euskaldunen pizgarri izatea dute xede.

    Atzo heldu den ekainaren 14an ospatuko den Udalerri Euskaldunen Eguna aurkeztu zuten Tolosan. Berritasun batekin aurkeztu ere. Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean dauden herrien eguna izan da orain arte, baina zabaltzea erabaki dute. "Euskararen normalizazioan udalerri euskaldunek egin dezaketen ekarpenak elkarlanerako eremu zabalagoa behar duelakoan", azaldu du mankomunitateko lehendakari Maren Belastegik.

    Uema baino, udalerriak bihurtu nahi dituzte protagonista. "Udalerri euskaldunen artean zubiak eraikiz udalen arteko elkarlana sustatu, eta euskalgintza nahiz herri eragileen ekarpenak baliatuz arnasguneak sendotzeko". Euskara hizkuntza nagusi duten herriek egiten duten ekarpenaz ohartarazi nahi dute.

    Tolosan bertan egingo dute jaia. Hain zuzen, Tolosa iaz batu zen mankomunitatera eta Ibai Iriarte alkateak esan bezala, "eskualde buru izanda, badu ardura berezi bat euskararekiko".

    Antolakuntzan herriko taldeak ari dira, batik bat Galtzaundi euskara elkartea. Ekimena ez da egun bakarrera mugatuko. Alta, asteon bertan hasita, hitzaldiak eta bestelako ekintzak egingo dituzte.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.