• 12
    MAI
    Milaka lagun elkartu ziren Herri Urratsen Ikastolentzako lege babesa eskatuz
    (Bob EDME)

    Oztopoak etengabe jasaten dituzten honetan, milaka lagunen sostengua jaso zuen atzokoan. Giro paregabean, lege babesa eskatu zuten.

    31. Herri Urrats jaia ospatu zen atzo Senpereko aintziraren inguruan. Euskaltzale franko hurreratu zen, hainbat ordezkari instituzionalez gain. Bertan, Paxkal Indo Seaskako presidenteak Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoan euskararen egoera duela 30 urte bezalakoa dela salatu eta euskaraz ikastea bermatuko duen lege bat galdegin zuen. Frantxoa Maitia Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak ere eskaera bera egin zuen.

    Aurten bildutako dirua Miarritzen lizeo bat eraikitzeko erabiliko dute, Baionakoa txiki geratu baita. Izan ere, gero eta ikasle gehiago dituzte Seaskako ikastolek, baina erakunde publikoen babesak, ordea, ez du gora egin. Sei milioi euro behar ditu Seaskak Miarritzeko lizeoa eraikitzeko, eta hainbat kontu korronte prestatu ditu horretarako.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.