Zarauzko Euskara Aholku batzordeak antolatuta, aste osoan zehar hainbat ekimen egingo dituzte.
Zarauzko Euskara Aholku batzordeak euskararen normalkuntza helburu eta hizpide izango dituzten hainbat ekitaldi antolatu ditu aste honetan (maiatzaren 12tik 18ra bitarte).
Aste osoan zehar 18:00-20:00etara "Euskara, ospeletik egutera" erakusketa izango da ikusgai Merkatu plazan:
Euskaldunon hizkuntzaren oroimen historikoa berreskuratzen laguntzeko antolatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskal Memoria Fundazioaren laguntzarekin, eta Zarautzen egongo da ikusgai aste osoan zehar.
Euskararen eta euskal hiztunen aurkako bazterkeriaren gakoak eta testuingurua ezagutarazi nahi dira, eta baita euskaraz bizitzeko herritarrek egindako ahaleginak ere.
Beste hainbat ekimen ere izango dira.
♦ Maiatzak 13, Etxezabala, 19:00
Telp tailerrei buruzko hitzaldia. Hitzaldiaren helburu nagusiena euskaldunoi euskaraz bizi ahal izateko bitartekoak eskaintzea da.
♦ Maiatzak 14, Etxezabala, 19:00
Jon Sarasuaren hitzaldia: “Hiztunpolisa: norabideaz ideia batzuk”
Jon Sarasuak, bere azken liburuaren inguruan eskainiko duen hitzaldian, euskararen normalkuntzan egin dugun bideaz eta hemendik aurrera egin beharrekoaz hausnartzera gonbidatuko gaitu.
♦ Maiatzak 15, Modelo Aretoa, 19:00
“Ospela eta Egutera” dokumentala eta mahai-ingurua.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean