Eragile euskaltzaleko kideek Amets Arzallus bidelagun izan zuten aurreko ostiralean egindako hitzaldian. Euskal Herrian Euskaraz eragile euskaltzalea zer den, nola sortu zen eta zertan diharduen azaldu ostean, herrialdez herrialde euskaldunok bizi dugun egoera azaldu zieten. Azkenik, arnasgune geografiko zein funtzionalen inguruko zenbait zertzelada bota zituzten, gazteak gune hauen garrantziaz jabetu zitezen.
|
Euskaraz bizi sarean