• 04
    EKA

    Atzo egin zuten agerraldia. Euroitunean hartutako konpromiso guztiak bete ez, eta kasu batzuetan Europako adituei "gezurrak" esaten dizkietela adierazi zuten.

    Kontseiluak eta Behatokiak Espainiako Gobernuaren iruzurra salatu dute
    Paul Bilbao eta GarbiƱe Petriati (www.behatokia.org)

    Hizkuntza gutxituen Europako Itunari "iruzur" egiten dio Espainiako Gobernuak, eta "gezurrak" erantzun dizkio Europako Batzordeari. Hala salatu zuten atzo Kontseiluak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak.

    Hizkuntza gutxituen ituna sinatzean, estatuek hainbat konpromiso hartzen dituzte. Ondoren, horiek betetzen dituzten edo ez aztertuko du Europako Batasunak. Estatu espainiarrak oraintxe igorri du 2002an sinatu zuenez geroztik egindako laugarren txostena.

    Kontseiluak eta Behatokiak berau aztertu eta “gezurretan” aritzea leporatu diote Estatuari. Gerturago joz, Nafarroako Gobernuarekin zinez gogor agertu dira. Besteak beste, “ez du aipatzen euskararentzat aurrekontu baliabide gutxi jartzen dituela” edota “finantzaketarik gabe utzi dituela euskal hedabideak eta euskaltegiak”. Hortaz, “txostenak ez du islatzen Nafarroan zer gertatzen ari den".

    Gezurretan ibili bakarrik ez, Europako adituek egindako gomendioei ere ez diete erantzun. Justizia aipatu zuten: "Justizian sistematikoki mugatzen dira hizkuntza eskubideak".

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.