• 06
    EKA
    Euskaraz bizitzea Gure Esku Dago

    Euskaldun eta burujabe, kate-begi euskaltzaleak gehituko dizkio EHEk igandeko giza-kateari.

    Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimen garrantzitsua  dugu heldu den igandean. Durango eta Iruñea eskuz esku batuko dituen giza katearen bidez zer garen eta zer izan nahi dugun adierazteko aukera izango dugu euskaldunok.

    Erabakitzeko eskubideak dimentsio asko ditu. EHEri dagokion alorretik, erabakitze eskubideak euskararen normalizazioan urrats garrantzitsuak aitzinatu ditzakeela azpimarratu nahi dugu. Izan ere, bertatik bertara eta kanpo esku hartzerik gabe sortutako hizkuntza politikak garatu ahal izatea erabakitzeko eskubidea gauzatzea ere bada neurri batean. Halarik ere, lehen erabakia hartzea norbanakooi dagokigu, eta, zentzu horretan, euskaraz bizitzea ere gure esku dago.

    Gure esku dago, txipa aldatuz, euskaldun eta burujabe jokatuz, norberarenarekin batera ingurukoen jarrerak aldatzea, lehen aldaketak eragitea. Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera dagoen jauzian, euskaraz bizitzeko hautu pertsonal eta kolektiboan dago gakoa.

    EHEko kideok kate-begi euskaltzaleak batuko dizkiegu igandean giza kateari, gure eskuen bidez. Euskaltzaleok ere euskaldun eta burujabe nahi baitugu Euskal Herria.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.