• 04
    UZT

    Iruñean egingo da eta egun guztian zehar nahi adina aldarrikatu eta gozatzeko aukera egongo da herri mugimenduko eragileek antolatutako egunean.

    Herri Sanferminak aldarrikatuko dira uztailaren 10ean

    Aurtengo San Ferminetan "Herri Sanferminak” eguna antolatu dute hainbat eragilek. Uztailaren 10an izango da eta Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak, Askapena, Sortzen eta Independentistak sareak bultzatu dute. Urtean zehar egindako lana jendarteratu eta jai giroan herri mugimenduaren izaera eta izana indartzeko helburua dute. Aurten antolatuko dute lehenengo bider eta  urtez urte egitaraua ekintza ezberdinez hornitzeko asmoa dute.  Herri mugimenduko eragileen lana etorkizuneko Euskal Herriaren eraikuntzan ezinbestekoa dela iritzita, “Herri mugimendua aurrera!” aldarria Iruñeko festetan ere ozen entzun dadin ahaleginduko dira.


    Hona hemen egitaraua:

    13:00 Bermuta eta tonbola txikia. (Jarauta kaleko Sortzenen Egoitzan)

    14:30 Bazkaria Eslaba kalean. Txartelak 10 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke.

    Sarrerakoak:
    - Gazta bola
    - Gazpatxoa

    Bigarren platera:
    - Haragi gisatua

    Postrea

    - Yogurt bizkotxoa izozkiarekin

    18:00 HERRI MUGIMENDUA AURRERA lelopean “Aldarrikalejira”. Baratxurien plazatik
    Nabarreriara.

    20:00 Kontzertua Bodegika Tabernan “Egurra eta kitto”

    21:30 Ikasle afaria zaldiko txurian. Txartelak 5 euroren truke Herriko Tabernan eskura daitezke.
    Afaria bukatuta jolasak eta kalejira egingo da Jai Guneraino. 

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.