• 17
    IRAI

    Auzi ekonomikoa ixteke dago oraindik. Ametsgaiztoa behin betiko amaitu dadin sinatzeko deia egin du Egunkaria-ren alde elkarteak.

    Egunkaria auzia behingoz amaitu dadin atxikimendu kanpaina abiatu dute

    Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak ostiralean aztertuko du Egunkaria-ren auzi ekonomikoan epaiketa egingo den ala ez. Horren aurrean, Egunkaria-ren alde elkarteak atxikimendu kanpaina hasi du, epaiketarik egin ez dadin eskatzeko.

    "Ozen esan nahi dugu: ez zen Egunkaria auzirik inoiz izan behar, eta auziak iraun badu ere 2010ean Auzitegi Nazionalean egindako epaiarekin behin betiko bukatu behar zuen", dio elkarteak gaur plazaratu duen idatzian. Auziak "jatorrizko eragin politikoa" duela salatu du. Hain zuzen ere, "Una, grande y libre" proiektu zaharberrituaren mesedetan desagerrarazi nahi eta ezin duten euskara eta euskal jatorria duen ororekiko herra. "Ez zaigu iruditzen Demokraziaren eta Zuzenbidearen ondorioa denik Egunkaria auzia, botere exekutiboaren estrategiaren eragina baizik".

    Gainera, "kaltea jada eginda" dagoela dio elkarteak, Egunkaria itxi zutelako, kazetaren itxiera kasuan epaiketa egin zelako –absoluzioa izan zen–, eta 11 urte daramatzan auziak "kalte pertsonal eta sozial larriak" eragin dituelako. "Justizia" egitea jada ezinezkoa izango bada ere, behintzat "injustiziaren sarraskia" gelditu dadin eskatu dute.

    Amesgaiztoa behin betiko amaitzeko ordua da! Sinatu HEMEN.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.