Euskaltzaleoi ere ez zaigu independentziarako arrazoirik falta. Euskaraz biziko bagara, ezinbesteko ditugu hizkuntza politika burujabeak.
Estatuen "etengabeko ukazio eta inposaketa" salatzearekin batera, Euskal Herriaren "askatasuna eta etorkizuna" aldarrikatuko du Independentistak sareak urriaren 12an, Bilbon. Han egin du agerraldia sareak, Gobernu Zibilaren egoitzaren aurrean. Tokia ez dute "kasualitatez" aukeratu: "Franco diktadorea hil eta 40 urte geroago, frankismo garaiko ukazioa eta inposaketak berdin mantentzen dira gaur egun ere, eta atzean dugun eraikina da horren lekuko".
Azaldu dutenez, hilaren 12rako aukeratutako leloa ere ez da kasualitatea izan —Gora Euskal Errepublika—: "Urriaren 12an ez dugu hispanitatearen egunik ospatuko. Guk Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu".
Protagonismo "osoa" herritarrek izango dute: "gazteek, emakumeek, langileek, nekazari eta arrantzaleek, pentsionistek, euskarazaleek, kulturgintzak, hezkuntza arloak...".
Egitasmoa aurrera eramateko boluntario gisa jardun nahi dutenei haiekin harremanetan jartzeko deia egin diete.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean