• 03
    URR

    Euskaltzaleoi ere ez zaigu independentziarako arrazoirik falta. Euskaraz biziko bagara, ezinbesteko ditugu hizkuntza politika burujabeak.

    Urriaren 12rako mobilizazio nazionalera deitu du Independentistak sareak
    Independentistak sarearen agerraldia, Bilbon. / MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS

    Estatuen "etengabeko ukazio eta inposaketa" salatzearekin batera, Euskal Herriaren "askatasuna eta etorkizuna" aldarrikatuko du Independentistak sareak urriaren 12an, Bilbon. Han egin du agerraldia sareak, Gobernu Zibilaren egoitzaren aurrean. Tokia ez dute "kasualitatez" aukeratu: "Franco diktadorea hil eta 40 urte geroago, frankismo garaiko ukazioa eta inposaketak berdin mantentzen dira gaur egun ere, eta atzean dugun eraikina da horren lekuko".

    Azaldu dutenez, hilaren 12rako aukeratutako leloa ere ez da kasualitatea izan —Gora Euskal Errepublika—: "Urriaren 12an ez dugu hispanitatearen egunik ospatuko. Guk Euskal Herriaren eta munduko herri guztien eskubideen eta askatasunaren aldeko aldarrikapen eguna ospatuko dugu".

    Protagonismo "osoa" herritarrek izango dute: "gazteek, emakumeek, langileek, nekazari eta arrantzaleek, pentsionistek, euskarazaleek, kulturgintzak, hezkuntza arloak...".

    Egitasmoa aurrera eramateko boluntario gisa jardun nahi dutenei haiekin harremanetan jartzeko deia egin diete.

    Iruzkinak

    Egin zure iruzkina

    • Galdera: garrantzitsua! Erantzuna zenbakiz eman, mesedez
      Galdera hau spam-aren (eskatu gabeko mezuen) aurkakoa da. Robotak edo pertsonak bereizteko balio du. Eskerrik asko.