Hurrengo asteartean izango da, Durangoko San Agustin Kulturgunean, 19:00etan. EHEk iragan, orain zein etorkizunari so egiteko baliatuko du urteurrena.
EHEk antolatuta, azaroaren 4an “Euskararen normalizazio prozesuaren geroaz” mahai ingurua egingo da Durangoko San Agustin Kulturgunean. Berria egunkariko Iñaki Petxarromanek moderatuta, Gotzon Barandiaran kulturgilea, UEMAko Maren Belastegi eta Kontseiluko Paul Bilbao saiatuko dira euskararen normalizazioaren geroak dakartzan korapiloak askatzen.
Lekua eta data ez dira ausazkoak. Izan ere, 1979ko azaroaren 4an, orain ia 35 urte Durangon sinatu zen EHEren sortze agiria. Efemeridea aitzaki, eta lan urte honetan eragile euskaltzaletik etorkizunera begirako hausnarketa saioa abian jarriko dutela kontuan hartuta, euskararen normalizazio prozesuan jarduten duten ahotsak batu nahi izan ditu EHEk, euskararen normalizazioaren geroaz duten ikuspegia jasotzeko eta berau zabaltzeko.
Iruzkinak
Egin zure iruzkina
|
Euskaraz bizi sarean